Berriak Herri Administrazioa eta Justizia

Eusko Jaurlaritzak 500.000 eurorekin finantzatuko ditu preso eta zigortuta dauden pertsonak birgizarteratzeko eta birlaneratzeko programak

2016-05-29
  • Xedea delitua egin duten pertsonak aktibo sozial gisa osoki gizarteratzea, bizitza eskubide osoko herritar gisa birbideratzea lortu dutelako eta deliturik berriro ez egitea da
  • Lehen aldiz, laguntza horien estalduraren barne egongo dira zigorra jaso baina oraindik espetxeratu ez dituzten pertsonak, zigorra etengo zaienak birgizarteratzeko eta birlaneratzeko programa hauetako batean parte hartuz gero.
  • Iaz, preso dauden 1..386 pertsonek parte hartu zuten espetxetik atera ondoren bizitza birbideratzeko eta guztiz gizarteratzeko abiarazitako proiektuetan. Eusko Jaurlaritzak 6,1 milioi euro inbertitu ditu programa horiek 2000n abiarazi zituenetik, nahiz eta Espainiako gobernuak uko egin dion espetxeen eta gizarteratzeko erakundeen antolamenduaren, araubidearen eta funtzionamenduaren arloko eskumen esklusiboa eskualdatzeari. 

Jaurlaritzak 500.000 eurorekin finantzatuko ditu Euskadin preso edo zigortuta dauden pertsonak birgizarteratzeko eta birlaneratzeko proiektuak 2016an. Iaz baino 100.000 euro gehiago bideratuko ditu eta, lehen aldiz, laguntza horien estalduraren barne egongo dira zigorra jaso baina oraindik espetxeratu ez dituzten pertsonak, zigorra etengo zaienak birgizarteratzeko eta birlaneratzeko programa hauetako batean parte hartuz gero.

Laguntza horiek eskuratu ahal izango dituzte irabazi asmorik gabeko erakunde guztiek, legez eratuta daudenek eta EAEn egoitza soziala eta fiskala dituztenek, Eusko Jaurlaritzako Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuaren erakunde lankide badira. Programan parte hartzen duten erakundeek 3 proiektu aurkeztu ahal izango dituzte guztira, eta horiek 80.000 euro jasoko dituzte gehienez. Gehieneko muga horren bidez laguntzak ahalik eta gehien banatu nahi ditugu, era horretako pertsonak gizarteratzen laguntzeko baliabide-sare bat sendotzeko. Diruz lagundu beharreko proiektu guztiek, besteak beste, hauekin izan beharko dute zerikusia: programatutako irtenaldiekin, bizitegi- eta ostatu-baliabideekin, drogen mende dauden pertsonek mendekotasuna gainditzeko baliabideekin, prestakuntza- eta gaikuntza-zentroekin, eta enplegurako orientabide- eta laguntza-zentroekin.

Araba, Basauri eta Martuteneko espetxeetako zuzendariek osatutako balorazio-batzorde bat eratuko da aurkeztutako proiektuak aztertzeko eta diru-laguntzen banaketa objektiboa erabakitzeko. Balorazio berezia izango dute nazioartean, Estatuan edo autonomia-mailan giza eskubideen esparruan saritutako erakundeek, presoei espetxetik kanpoko bizitza-erregimenei heltzeko aukera ematen dieten proiektuek eta gizarteratzen zailak diren taldeei zuzenduta daudenek.

1.386 PARTE HARTZAILE 2015EAN

Iaz, 1.201 gizonek eta 185 emakumek parte hartu zuten Eusko Jaurlaritzak berriz hezteko eta gizarteratzeko Euskadiko espetxeetan abian jarri zituen 40 proiektuetan: 11 Zaballatik etorritako pertsonentzat, 10 Basauritik, 7 Martutenetik, 11 Zaballa eta Basauritik eta 1 Zaballa, Basauri eta Martutenetik. Honako programa hauek egin zituzten:

  • Programatutako 6 irtenaldi eta auzolandegi programa .
  • 6 bizitegi- eta ostatu-baliabide programa.
  • Drogen mende dauden pertsonek mendekotasuna gainditzeko 5 baliabide programa.
  • 7 prestakuntza- eta gaikuntza-zentro programa.
  • Lanerako 16 orientazio- eta laguntze-zentro programa.

Preso dauden pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko lanean ari den euskal sareko 31 erakundek garatu zituzten aipatutako proiektuak.

6,1 MILIOI 2000 URTETIK HONA

Eusko Jaurlaritzak esperientzia handia du jada arlo honetan, preso dauden pertsonei berreziketa soziala eta lan-prestakuntza emateko programak egin baititu 2000az geroztik. Eskumen esklusibo horren transferentzia ez badu ere (*), Eusko Jaurlaritzak 6,1 milioi inbertitu ditu ordutik, uste baitu horrelako programak espetxe-zigorren azken helburua lortzeko oso laguntza eraginkorrak direla: preso dauden pertsonak aktibo sozial gisa osoki gizarteratzea. Egindako kaltea onartzea eta deliturik berriro ez egitea, bizitza eskubide osoko herritar gisa birbideratzea lortu dutelako.

Halaber, Estatuan aitzindari diren programa horiek Europako arau-esparruarekin bat datoz; izan ere, espetxe-zerbitzuak eta berriz hezteko eta gizarteratzeko programak hobetzea bultzatzen du horrek. 

(*) Gernikako Estatutuaren 10.14 artikulua: «Erakunde eta egoitza penitentziarioen eta birgizarteratzearen antolaketa, erregimena eta funtzionamendua, esparru zibil, penal eta penitentziarioko legedi nagusiaren arabera».  12.1 artikulua. Estatuko espetxe-legedia gauzatzeari buruzko eskumena.   

8 iruzkin
  • @macpetri
    2016-05-30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 500.000 euros los programas destinados a la reinserción sociolaboral de las personas presas y penadas en Euskadi ➡ https://t.c

  • @macpetri
    2016-05-30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 500.000 euros los programas destinados a la reinserción sociolaboral de las personas presas y penadas en Euskadi ➡ https://t.co

  • @GlaciarBlue
    2016-05-30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 500.000 euros los programas destinados a la reinserción sociolaboral de las personas presas y penadas en Euskadi ➡ https://t.c

  • @Gob_eus
    2016-05-30

    Comentario de Twitter:
    500.000 euros los programas destinados a la reinserción sociolaboral de las personas presas y penadas en Euskadi ➡ https://t.co/kwWm1LogSQ

  • @nmelg
    2016-05-29

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: El objetivo de estos programas es la reinserción plena en la sociedad de quienes han cometido un delito @Gob_eus https://t.c

  • @avalosmorer
    2016-05-29

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: El objetivo de estos programas es la reinserción plena en la sociedad de quienes han cometido un delito @Gob_eus https://t.c

  • @jerkoreka
    2016-05-29

    Comentario de Twitter:
    El objetivo de estos programas es la reinserción plena en la sociedad de quienes han cometido un delito @Gob_eus https://t.co/ewZeZaPowa

  • @jerkoreka
    2016-05-29

    Comentario de Twitter:
    Programa hauen xedea delitua egin duten pertsonak aktibo sozial gisa osoki gizarteratzea @Gob_eus https://t.co/7XQdTsRnA9

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)