Berriak
Eu

2016ko Berdintasun Gunean iazko parte hartze arrakasta errepikatzea espero du Emakundek

2016.eko maiatzak 26

Emakundek urtero jartzen du martxan Berdintasunerako gunea. Hainbat erakunde eta elkartek emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde egiten duten lana indartu, ikustarazi eta sendotzeko asmoz sortu zuen Emakundek 2004. urtean Berdintasunerako Gunea. Gaur goizean urritik abendura artean ospatuko den 2016ko ediziorako prestaketa mintegia ospatu da aurten parte hartuko duten hainbat entitateekin. 2016an iazko parte hartze arrakasta errepikatzea espero da. Iaz 5.000 pertsona baino gehiagok (%58% emakumeak eta %42 gizonak) parte hartu zuten era askotako 124 entitatek antolatutako berdintasunaren inguruko ekintzetan.

Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, mintegiaren aurkezpenean esan duenez, Aurten martxoaren 8ko kanpainan Emakundek erabili duen leloa izango du ardatz guneak:   «Desberdintasuna ez da berez sortzen. Egin egiten dugu. Posible dugu aldatzea. Egin dezagun berdintasuna». Lelo honekineztabaidaren erdian jarri nahi da “gure gizartea osatzen dugunok gure neska eta mutilei helarazten dizkiegun mezuak zer nolakoak diren”. Landaidak gogoratu du “berdintasun eza ez dela berez sortzen den gauza bat, baizik eta guk egiten dugula, guk eraikitzen dugula, eguneroko mezu eta jarrerekin, eta ondorioz, berdintasuna ere eraiki dezakegu”.

Gaurko jardunaldian entitate ezberdinek Berdintasun Guneari buruzko informazioa jaso dute eta honekin batera bi hitzaldi entzun ahal izan dituzte. Komunikazio zientzietako irakasle den María Irene del vallek estereotipoei buruz emandakoa eta June Fernandez kazetari eta Pikara Magazineko koordinatzaileak gazteak eta komunikabide sexistei buruzkoa.

 

 

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @berdintasun
    2016.eko maiatzak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: Emakunde prevé repetir el éxito de asistencia en el Foro para la Igualdad https://t.co/wJyzkNDl3K #foroparalaigualdad #ber…

  • @berdintasun
    2016.eko maiatzak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: Aurten ere iazko parte hartze arrakasta aurreikusten du Emakundek #berdintasunerakogunea -n. https://t.co/u0Tlitwqk9

  • @IkaslanBizkaia
    2016.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: Emakunde prevé repetir el éxito de asistencia en el Foro para la Igualdad https://t.co/wJyzkNDl3K #foroparalaigualdad #ber…

  • @djjacomenorato
    2016.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: Aurten ere iazko parte hartze arrakasta aurreikusten du Emakundek #berdintasunerakogunea -n. https://t.co/u0Tlitwqk9

  • @djjacomenorato
    2016.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: Emakunde prevé repetir el éxito de asistencia en el Foro para la Igualdad https://t.co/wJyzkNDl3K #foroparalaigualdad #ber…

  • @emakundEJGV
    2016.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    Aurten ere iazko parte hartze arrakasta aurreikusten du Emakundek #berdintasunerakogunea -n. https://t.co/u0Tlitwqk9

  • @emakundEJGV
    2016.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    Emakunde prevé repetir el éxito de asistencia en el Foro para la Igualdad https://t.co/wJyzkNDl3K #foroparalaigualdad #berdintasunerakogunea

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)