Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Arantxa Tapiak bidai enpresa eta instituzionalari ekin Hego Afrikan

2016.eko maiatzak 22
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Eusko Jaurlaritzak Hego Afrikara bidaiatu du, euskal enpresek merkatu horretan dituzten aukerak aztertzera

 • Arantxa Tapia Energia eta Industria ministerioetako ordezkariekin elkartuko da, baita Gauteng probintziako gobernadorearekin ere.

 

  • • Bidaia honetan Energia Klusterreko enpresek parte hartuko dute, eta aldebiko bilerak dauzkate aurreikusita Eskom Stanadard Bank eta Sasol-ekin.

 

  • • Lurmutur Hirian 2014an inauguratutako Gestamp, GRI Renewable Industries lantegia bisitatuko dute.

 Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapia buru dutela, Johannesburgen eta Lurmutur Hirian ibiliko dira enpresa- eta erakunde-bisita batean. Astelehenean hasiko da, hilak 23, eta ostegunean amaituko, hilak 26; helburua izango da aztertzea euskal enpresek eta euskal ekonomiak oro har zer aukera izango dituzten Hego Afrikan.

 

2015ean, Tapiak gidatutako sailak jakinarazi zuen merkatu hori gertutik aztertzeko asmoa zuela; hain justu, 2003tik ari dira bertako aholkularitza-enpresa baten bidez Saharaz azpiko Afrikako eskualde osoan enpresei laguntza eskaintzen. Azken hilabeteetan hainbat bisitaldi tekniko egin dira, eta orain EAEko ordezkariek erakundeetako eta enpresetako arduradunekin hitzorduak izango dituzte, batez ere energiaren sektorera bideratuta. Arantxa Tapia sailburuarekin izango dira Saileko industria, energia eta nazioartekotze alorretako arduradunak, SPRIren zuzendari nagusia, Energiaren Euskal Klusterra eta sektoreko enpresetako ordezkariak. Enpresa horien artean, honako hauek dira nabarmenenak: Glual, Ormazabal, Sener, Ingeteam, Gamesa, Arteche eta Iberdrola.

 Aldebiko bilerak Hego Afrikako Gobernuarekin eta erakunde nagusiekin

 Lau egunez, Hego Afrikako Energia eta Industriako ordezkariekin, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministeriokoekin eta Gauteng probintziako gobernadorearekin elkartuko dira.

 Eusko Jaurlaritzak, gainera, euskal enpresentzako bilerak eta jardunaldiak antolatu ditu interes bereziko erakundeekin: Eskom (Estatuaren elektrizitate-enpresa), Standard Bank (finantza-talde nagusia), eta euskal enpresentzat bezero edo aliatu izan daitekeen Sasol (meatzaritzan, energian, industria kimikoan eta erregai sintetikoetan jarduten duen Hego Afrikako konpainia nagusia).

 Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak antolatuta, energia berriztagarriei buruzko jardunaldi bat egingo da Johannesburgen. Bertan, euskal enpresek euren burua hango Industria Ministerioaren eta Energia Erregulatzeko NERSA erakundearen aurrean aurkezteko modua izango dute, eta aldebiko bilerak izango dituzte parte hartuko duten enpresekin.

 Bisitaldia Lurmutur Hirian amaituko da, eta Gestamp, GRI Renewable Industries enpresaren dibisio eolikoak 2014an inauguratutako lantegiaren ekoizpen-planta bisitatuko dute. Dorre eolikoak egiten dituzte bertan.

 Energia berriztagarriak, hazteko aukerak biltzen dituen alorra

 Hego Afrika kontinentearen hegoaldeko motor ekonomikoa da, eta kontinente osoko ekonomiarik aurreratuena. Indartzen ari den merkatutzat hartzen da, ‘middle income country’ bat, baliabide naturalen iturri ugari dituena.

 

Hego Afrikan hazteko eta inbertitzeko aukera gehien ematen duen sektoreen artean daude, bertako Merkataritza eta Industria Ministerioaren arabera, energia berriztagarriak (energia berriztagarriak sortzeko eta instalazioetarako ekipoak eta materialak, hondakinen kudeaketa...), eguzki-energia, biomasa, eolikoa eta tankerakoak.

 

Oraindik behar beste garatuta ez badago ere, sektore horrek dauka hazteko potentzial handiena. Garraioaren, energiaren, komunikazioen, legegintzaren eta finantzen sektoreak ondo garatuta daude, eta bertako balio-merkatuen sektorea munduko hamaseigarrena da.

 

Euskal enpresek apenas dute ordezkaritzarik Saharaz azpiko Afrikan: zortzi enpresak dituzte lantegiak, haietatik lau ekoizpenekoak, eta instalatuta daudenek zein merkatua aztertzera joaten direnek energiaren alorrean izaten dute interesa.

 

Afrikak aukerak eta arriskuak eskaintzen ditu, edonola ere, potentzial handiko merkatutzat hartzen da; izan ere, kontinenteak interes handia piztu du atzerriko inbertsoreen artean.

 

 

 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DJacomeNorato
    2016.eko maiatzak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Eusko Jaurlaritzak Hego Afrikara bidaiatu du, euskal enpresek merkatu horretan dituzten aukerak aztertzera ➡ https://t.co/q0tw8

  • @DJacomeNorato
    2016.eko maiatzak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco viaja a Sudáfrica para contrastar oportunidades de este mercado para las empresas vascas ➡ https://t.co/4VSN0

  • @FPeuskadi
    2016.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Eusko Jaurlaritzak Hego Afrikara bidaiatu du, euskal enpresek merkatu horretan dituzten aukerak aztertzera ➡ https://t.co/q0tw8

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak Hego Afrikara bidaiatu du, euskal enpresek merkatu horretan dituzten aukerak aztertzera ➡ https://t.co/hYQ38NcNxy

  • @LuisOrtega_es
    2016.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco viaja a Sudáfrica para contrastar oportunidades de este mercado para las empresas vascas ➡ https://t.co/17LU

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco viaja a Sudáfrica para contrastar oportunidades de este mercado para las empresas vascas ➡ https://t.co/17LUKiIc7G

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)