Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Donostialdeko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspenak eragile sozialen eta herritarren ideiak bildu ditu

2016.eko maiatzak 22
  • Izaskun Iriarte sailburuordeak eta Fernando Uriondo zuzendariak gizarteko 40 ordezkarik lurraldeko etorkizuneko erabilerak zehazteko proposatutako jarduerak entzun dituzte
  • Eusko Jaurlaritzak 16 tailer antolatu ditu eremu funtzionaletan datorren asteazkenerako, hilak 25, Beasain-Zumarragan
  • Herritarrek hartuko dute parte LAGen berrikuspenean eta ekarpen horiek jasoko dira EAEko lurraldearen erabilera diseinatzeko estrategian.

 

DSS 16 05 22

Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak berrikusteko prozesuari loturiko bilera parte-hartzailea egin da Donostialdeko eremu funtzionalean, zehazki, Amarako Kultur Etxean, eta eragile sozialek eta herritarrek lurraldeko etorkizuneko erabilerak zehazteko jarduerak proposatu dituzte. Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikako sailburuorde Izaskun Iriartek eta Fernando Uriondo zuzendariak hartu dute parte jardunaldi horretan, Eusko Jaurlaritzak autonomia-erkidegoko eremu funtzionaletan antolatutako 16 tailerren barnean. Datorren asteazkenean, hilak 25, Beasaingo Igartza eraikinean dute hurrengo hitzordua.

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak abian jarri du Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAG) berrikusteko partaidetza-prozesua. Horretarako, EAEko eskualdeetako arlo funtzional bakoitzeko tailer bana antolatu du.

 

«1997az geroztik, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen bitartez, Euskadik ordena orekatua sustatu du hiri-eremuaren eta landa-eremuaren, jarduera ekonomikoen, azpiegituren edota naturaguneen artean. Orain, Eusko Jaurlaritzak LAGak berrikusteko prozesua jarri du abian, egungo beharretara egokitzeko xedez. Hala, herritarrek parte hartzea nahi du, horien ekarpenak biltzeko», azaldu du sailburuorde Izaskun Iriartek.

 

Iriarteren arabera, «tailerretan hainbat gai lantzen dira, tartean, paisaia, ingurune fisikoa eta azpiegitura berdea, landa-eremua, hiri-eremua, mugikortasun jasangarria, ura, energia eta gobernantza. Aukera paregabea izango da gure inguruneari loturiko gai horiei buruz hitz egiteko. Izan ere, biziko garen herrialdearen etorkizuna marraztuko dugu, kontserbatzeko, hobetzeko, erabiltzeko eta gozatzeko moduak irudikatuta».  

 

Zallakoaren eta Donostiakoaren ondoren, tailer parte-hartzaileak egingo dira, halaber, Beasain-Zumarragan, Guardian, Gernika-Markinan, Mungian, Arrasate-Bergaran, Laudio-Amurrion, Zarautz-Azpeitian, Tolosan, Igorren, Gasteizen eta Bilbon.

 

Tailer presentzialetara bertaratu ezin daitezkeenek Irekia webgunean parte hartu ahal izango dute. Gunean argitaratu da LAGak berrikusteko oinarrizko dokumentua (dokumentu exekutiboa), testuari ekarpenak egiteko. Gainera, gai bakoitzean hasitako eztabaidetan eta inkestetan online parte hartzeko aukera dago.  http://www.irekia.euskadi.eus/eu/debates/1056?stage=discussion

 

Sare sozialetan ere parte hartu ahal izango da; Twitter-en, #DOT_Euskadi traola, eta Facebook-en, Lurraldea profilean.

 

LAGak berrikusteko prozesuak 3 urte inguru iraungo ditu. Informazio eta aurrerapen guztiak webgunean eguneratuko dira: http://www.euskadi.eus/lag-berrikuspena    

INFORMAZIO GEHIAGO:  945 744 655

 

Data

ARLOA

Ordutegia

Lekua

Karrika

Herria

2016/05/16

Balmaseda-Zalla

18:00-20:30

Kultur Etxea

Euskadi plaza 9

Zalla

2016/05/21

Donostia

10:30-13:30

Amarako Kultur Etxea

Anoetako pasealekua 7

Donostia

2016/05/25

Beasain-Zumarraga

18:00-20:30

Igartza monumentu-multzoa

Oriamendi kalea 41

Beasain

2016/05/30

Durango

18:00-20:30

Landako Elkartegia

Landako etorbidea 6

Durango

2016/06/01

Eibar

18:00-20:30

Portalea

Bista-Eder kalea 10

Eibar

2016/06/06

Guardia

18:00-20:30

Samaniego Jauregia

Donibane plaza z/g.

Guardia

2016/06/08

Gernika-Markina

18:00-20:30

Uhagon Kulturgunea

Xemein etorbidea 10

Markina-Xemein

2016/06/11

Arabako Erdialdea

10:30-13:30

Europa Kongresu Jauregia

Gasteiz etorbidea 85

Gasteiz

2016/06/13

Mungia

18:00-20:30

Alkartasuna Aretoa (udaletxeko etxabean)

Trobika 1

Mungia

2016/06/14

Arrasate-Bergara

18:00-20:30

Kulturate

Azoka kalea 1

Arrasate

2016/06/15

Laudio-Amurrio

18:00-20:30

Katekesiaren eraikina

Araba 10 (eraikin horia) 

 

Amurrio

2016/06/20

Zarautz-Azpeitia

18:00-20:30

Sanz Enea Kultur Etxea

Nafarroa, 22

Zarautz

2016/06/22

Gernika-Markina

18:00-20:30

Astra

Goikoibarra 1

Gernika-Lumo

2016/06/27

Tolosa

18:00-20:30

Topagunea (Kultur Etxea)

Triangelu enparantza 1

Tolosa

2016/06/28

Igorre

18:00-20:30

Kultur Etxea

Elexalde 8

Igorre

2016 06 04

Bilbo Metropolitarra

10:30-13:30

Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitza batean

 

Bilbo

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ion Agirre