Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak adierazi du albiste “bikaina” dela Gerdau konpainia erosi izana

2016.eko maiatzak 21

Erkorekak txalotu du azkenean “zentzutasuna” nagusitu dela, Errege Kopako partidan esteladak sartzea baimendu duen epaile-erabakiaren berri izan duenean

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak, Josu Erkorekak, adierazi du halaber albiste bikaina dela Euskadiko enpresaburu talde batek Gerdau erosteko hartutako erabakia (aurrerantzean Sidenor izenarekin jardungo du). Erkorekak iritzi dio eragiketa horrek “egonkortasuna” ematen diola jarduera jarraitzeari dagokionez. Hala adierazi die kazetariei gaur, Justizia Administrazioko Psikologo Forentseen Elkartearen IV. Konbentzioa amaitzeko ekitaldian, Donostian.

Eusko Jaurlaritzak Brasilgo enpresa erosteko albistea baikortasunez hartu du, bertako “erreferentziako” inbertsoreek, “ibilbide luzea” daukatenek, “konfiantza” ematen baitute Euskadiren alde egindako apustuagatik eta erakutsitako konpromisoagatik. Horrez gain, Erkorekak gogorarazi du eragiketa hori altzairuaren sektorerako une “bereziki konplexu” batean gertatu dela, Euskadin ere zailtasunak bizi baititu. Bere esanetan, konpainia erosi izanak “egonkortasuna” ematen dio sektoreari, jardueraren jarraitutasunari dagokionez.

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, era berean, Madrilgo 11. administrazio-auzibideko epailearen erabakiari ere aipamena egin dio; hala, adierazi du txalotzekoa dela Vicente Calderón estadioan jokatuko den Errege Kopako finalean esteladak sartzen uzteko erabakia. Bere esanetan, nahiz eta epaile baten erabakiagatik izan, “zentzutasuna” nagusitu da, eta, hala, gaineratu du baliogabe geratu dela Gobernuaren Ordezkaritzak hartutako erabaki “baldar” hura, Erkorekaren iritzian, ez baitzuen inolako oinarririk.

Erkorekari galdetu diote, halaber, zer iritzi duen Sorturekin kritiko den talde batek euren proiektu politikoa gaur Bilbon aurkezteari buruz; edonola ere, Jaurlaritzaren bozeramaileak adierazi du nahiago duela epairik eta baloraziorik ez eman ekitaldiaren aurretik. 

Erkorekak esan du nahiago duela zuhur jokatu Ibaiondo adingabeen zentroan gertatutako erasoaren inguruan, harik eta datu gehiago izan arte. Edonola ere, alor horretan lan egiten duten profesionalen ahalegina eta gizarte-konpromisoa txalotu ditu.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2016.eko maiatzak 23

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco califica de "excelente" noticia la compra de la compañía Gerdau https://t.co/gWrPzK4PBK

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak adierazi du albiste “bikaina” dela Gerdau konpainia erosi izana ➡ https://t.co/wDIQdRRXwz

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco califica de "excelente" noticia la compra de la compañía Gerdau ➡ https://t.co/PGe99bBIxm

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)