Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek datorren igandean Donostian autobusen zerbitzua aldatuko du

2016.eko maiatzak 20

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren igandean, maiatzaren 22an, Donostian autobusen zerbitzua aldatuko du, Olatu Talka eta Erdi Maratoia dela eta.

Erdi Maratoiaren ospakizuna dela eta, Euskotrenek hiriburutik Zumaia – Donostia N-634 errepidetik UK09 lineako autobusen irteerako ibilbidea aldatuko du. Horren ordez saihesbidetik egingo da 9:45etik 12:45era.

Hori dela eta, Donostiatik 9:45, 10:45, 11:45 eta 12:45ean irteten diren zerbitzuetan, Federico García Lorcako geralekua utzi ondoren,  autobusak saihesbidetik Añorga-Txiki geralekuraino joango dira eta hor ohiko ibilbidearekin bat egingo dute. Tarte horretan, ondorengo geralekuak kendu egingo dira Askatasuna Etorbidea (Easo kalea), Zumalakarregi, Unibertsitateak, Matia eta Errotaburu.

Beste alde batetik, Olatu Talkaren ospakizuna dela eta, Euskotrenek UK09 eta UK10 Zumaia – Donostia autobus lineako zerbitzuan ondorengo aldaketak egingo ditu:

  • Helduerak Donostiara: hiribururako sarreretan, 12:00ak eta 19:00ak bitartean, behin Zumalakarregiko geldialdia eginda, autobusak Pio Baroja errepidetik zirkulatuko dute Pio XIIra eta hemendik, Easo kaletik, ohiko ibilbiderantz San Martin kaletik.
  • Irteerak Donostiatik: 12:30ak eta 19:00ak bitartean, behin Etorbideko geralekua burututa, autobusak Antiguorantz joango dira Sanserrekatik, Pio Barojatik eta Matiatik, eta handik ohiko ibilbidearekin jarraitu.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenEJGV twitter gunea erabili ditzakete. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko