Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Usurbilgo Lanbide Eskolak abian jarri du Enegur, energia-kontsumo txikiko modulu berriztagarria

2016.eko maiatzak 20

Bero-premia txikiko modulu prefabrikatu bat da, PASSIVHAUS irizpideen arabera eraiki dena: isolamendu ona, infiltrazioak ekiditen dituena, eta PUTZU KANADAR bati loturiko aireztapen-mekanikoa.

Bero-ekarpena eguzki-energiarekin eta aerotermiarekin osatuko da, ekarpen elektrikoa, berriz, mikro-sarearekin. Sare horrek bi atzipen-eremu fotovoltaiko dauzka, 10 kWp-koak, eta 3 kWp-ko haize-turbina bat.

Eraikin biziduna izatea da helburua, SAIAKUNTZA BANKU gisa erabiltzeko. Horrela, enpresek teknologia berriak probatu ahal izango dituzte, eta eraikingintza eraginkorraren, instalazio elektrikoen eta berokuntza-instalazioen arloko produktuen funtzionamendua erakutsi gizarteari.

Moduluaren lehen solairuak 80 m2-ko azalera izango du eta 30 lagunentzako ikasgela gisa erabiliko da. Bertan dago ageriko galdara-instalazioa, eta lan-saioak egin nahi dituzten enpresei edo erakundeei IREKITA egongo da. Bigarren solairuan energia-eraginkortasuneko ikasleen tailer-ikasgela egongo da.

Eusko Jaurlaritzaren babesari eta Tknikaren nahiz egitasmo honen alde egin zuten 17 enpresen lankidetzari esker gauzatu ahal izan da proiektua. 150 parte-hartzaile inguru izan ditu proiektuak –zentroko 90 ikasle, Txileko 40 ikasle eta 20 irakasle –, eta uztailean eman zituen lehen urratsak, muntatzeari udazkenean ekin arren.

Gaur, hilak 20, egin da jendaurreko aurkezpena ikastetxeko arduradunen eta enpresa partaideen ordezkarien eskutik

 

Enegur modulu prefabrikatua zurez egina dago, Passivhaus filosofiari jarraikiz. Eguzki-energiaren eta haize-energiaren bitartez asetzen ditu elektrizitate-premiak, putzu kanadar bat, eguzki-energia eta aerotermia uztartuta. Leiho berritzaileak eta infiltrazioak kontrolatzeko sistema integratuak ditu. Horrenbestez, USURBILGO LANBIDE ESKOLAk beste urrats bat eman du langai dituen prestakuntza-arloetan instalazio puntakoenak eta berritzaileenak edukitzeko bidean.

150 lagun inguruk hartu du parte proiektu honetan. Energia-eraginkortasuneko, Instalazio eta Mantentze-lanetako eta Elektrizitateko zikloetako ikasleak, eskolan praktikaldia egin duten Txileko 38 ikasle eta aipatutako zikloetako 20tik gora irakasle jardun dira.

Alabaina, ez dute lana amaitu, eraikina laborategi bihurtzea baita helburua, eta, horrela, instalazio berriak probatu ahal izatea, enpresek aukera izan dezaten etorkizuneko profesionalei teknologia berriak ezagutarazteko.

Eraikinaren aurkezpen-ekitaldia datorren ostiralean egingo da, hilak 20. Eskolako zuzendari Patxi Vaquerizok eta Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arévalok egingo dituzte lehen hitzak, eta bertan izango dira Eskolako Energia-eraginkortasuneko arduradun Oihana Dorronsoro, Kursaal Greeneko Marta Epelde, IHOBEko Aitor Sáez de Kortazar, EGOINeko Unai Gorroño, Zuhaizkiko Garbiñe Maza eta HABICeko Xabier Pérez de Arenaza.

Laster antolatuko dituzte jardunaldi teknikoak, profesionalei zuzenduak, instalazioen berri emateko.

Enegur pabilioi prefabrikatua bertako zurez eginda dago, energia-eraginkortasun handiko irizpideak jarraikiz; Passivhaus. Zura ingurumen-inpaktu txikiko lehengai berriztagarria da, propietate termiko bikainekoa; beraz, aproposa mota honetako eraikinentzako. 2015 urteaz geroztik aritu dira elkarlanean Habic klusterra eta Usurbilgo Lanbide Eskola eraikuntza jasangarriari eta energia-eraginkortasunari loturiko gaietan. Hori horrela, klusterreko enpresa batzuek proiektua gauzatzeko lanetan parte hartu ahal izan dute oraingoan.

Usurbilgo Lanbide Eskola

Usurbilgo Lanbide Eskola IKASLAN Gipuzkoako lanbide-heziketako ikastetxeen sareko kidea da eta irakaskuntza arautuko 400 ikasle inguru ditu. Erreferentziazkoa da energiaren arloan eta energiako TKGUNEA koordinatzen du. 12 ziklo eskaintzen ditu zentroak, 6 erdi mailakoak eta 6 goi mailakoak, familia hauetakoak: administrazioa, mekanizazioa, instalatze- eta mantentze-lanak eta elektrizitatea eta elektronika. Halaber, prestakuntza jarraitua edo okupazionala eskaintzen du, ikastaro espezializatuez eta enpresek eskatutakoaren araberako ikastaroez gain. Gainera, teknologia-zentroekin elkarlanean, ZUBIGUNE jarri du martxan, ETEei zuzendutako ikerketa xede duen fundazioa. Fundazio pribatua da, irabazi asmorik gabekoa, eta 23 enpresek osatzen dute patronatua. Dagoeneko hainbat lankidetza-proiektu gauzatu ditu nazioartean.

Informazio gehiago: www.lhusurbil.eus

Enegur eraikitzeko prozesua jasota dagoen bideoa (time-lapse eran) eskura dago esteka honetan:     https://youtu.be/tZVYMss51fI

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @iperezarnal
    2016.eko ekainak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: Usurbilgo Lanbide Eskola inaugura Enegur, nuevo módulo renovable de bajo consumo energético https://t.co/zgCJxEC4ko https://

  • @ClusterHabic
    2016.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: Usurbilgo Lanbide Eskola inaugura Enegur, nuevo módulo renovable de bajo consumo energético https://t.co/zgCJxEC4ko https://

  • @gaizkalasa
    2016.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: Usurbilgo Lanbide Eskola inaugura Enegur, nuevo módulo renovable de bajo consumo energético https://t.co/zgCJxEC4ko https://

  • @anavito
    2016.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: Usurbilgo Lanbide Eskola inaugura Enegur, nuevo módulo renovable de bajo consumo energético https://t.co/zgCJxEC4ko https://

  • @mbarriola1
    2016.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: Usurbilgo Lanbide Eskola inaugura Enegur, nuevo módulo renovable de bajo consumo energético https://t.co/zgCJxEC4ko https://

  • @FPeuskadi
    2016.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    Usurbilgo Lanbide Eskola inaugura Enegur, nuevo módulo renovable de bajo consumo energético https://t.co/zgCJxEC4ko https://t.co/XjVKj017Px

  • @JGorbena
    2016.eko maiatzak 20

    Comentario de Twitter:
    Usurbilgo Lanbide Eskola inaugura Enegur, su nuevo módulo renovable de bajo consumo energético https://t.co/VAgHULvL2u

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)