
Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Labayru Fundazioaren arteko lankidetza hitzarmenaren sinadura
Lexikografiaren arloko programak eta bizkaieraren corpusa sustatzeko programak finantzatuko dira
Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara eta Kulturako foru diputatu Lorea Bilbaok eta Labayru Fundazioko zuzendari Adolfo Arejitak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur Bilbon. Hitzarmen honen xedea, batetik, Labayru Fundazioaren, eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko hitzarmen oinarriak finkatzea da. Prentsaurrekoan lankidetza hitzarmen honen nondik norakoak zehaztu dira.
Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiren betebeharra da euskara sustatu eta bultzatzea helburu duten ekimen eta jarduerak babesteko neurri egokiak hartzea. Helburu hau kontutan hartuta, gaur goizean lankidetza hitzarmena sinatu dute bi erakunde hauek Labayru Fundazioarekin.
Hitzarmenaren xedea da, batetik, Labayru Fundazioaren eta Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko lankidetzarako oinarri orokorrak ezartzea, eta, bestetik, erakunde horren etorkizuneko jarduna bermatzeko, alderdi bakoitzak hartzen dituen finantza-konpromisoen nahiz konpromiso materialen esparrua arautzea.
Hala, hitzarmen honen bidez, lexikografiaren arloko programak eta bizkaieraren corpusa sustatzeko programak finantzatuko dira. Horrez gain, corpusari lotutako beste proiektu batzuk sartu ahal izango dira urteko planean, betiere Jarraipen Batzordeko kideek hala erabakitzen badute. Aipatzekoa da ere, lankidetza hitzarmen honek lau urteko indarraldia izango duela.
Hitzarmen hau izenpetu ondoren, beranduenik, hilabeteko epean, Jarraipen Batzordea izendatuko da bertan aurreikusten diren jarduerak aztertu eta garatzeko, bai eta ordaindutako gastuen segimendua egiteko ere. Horrela, ezarritako helburuak betetzen direla bermatuko da.
Ondokoek osatuko dute Batzordea:
a) Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, batzordeburuari dagokion egitekoa beteko duena.
b) Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara zuzendari nagusia.
c) Labayru Fundazioko zuzendaria edo berak izendaturiko ordezkoa.
d) Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria, batzordeko idazkariari dagokion egitekoa beteko duena.
Labayru Fundazioa:
Labayru Fundazioa 1977an sortu zen, euskal kulturaren ondarea ikertu, bultzatu eta gizarteratzeko asmoarekin. Helburu zabal horri erantzuna emateko, hainbat arlo lantzen ditu, ikerketa edo zabalkunde mailan: irakaskuntza, itzulpengintza, herri-ondarearen bilketa, euskararen erabileraren normalizazio planak, etnografia, lexikografia…
Gainera, Labayru Fundazioa bizkai euskara idatziaren arautze, ikertze eta bultzatze lanetan erreferentziazko erakundea da: corpusak batzen eta lantzen, jarraibideak ematen, lan didaktikoak sortzen eta irakasten.
Labayru Fundazioak hizkuntza zerbitzuak eskaintzen ditu: batetik, alfabetatze eta euskalduntze eskolak, itzulpenak eta erabilera planak. Eta bestetik, ikerketari zuzendua dago, euskal hizkuntza, literatura, etnografia eta bibliografia ildoetan, bereziki. Jarduera biak lotuta daude, ikerketaren emaitzak zerbitzuetan eskaintzen direlako eta argitalpenen oinarria direlako.
Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak esan du: “Aurrerapen bikoitza da euskara egiten ari dena. Batetik, esparru berri askotan tokia irabazten ari da; eta, bestetik, herritar asko eta askoren ezpainetara iristen ari da, oso bereziki gazteen artean. Eta aurrerapen bikoitz horretan, euskararen batasuna da giltzarri nagusietako bat. Hazkunde hau ezinezkoa izango zen euskara baturik gabe. Eta behar-beharrezkoa izaten jarraitzen du euskarak hazten jarrai dezan eta gero eta hizkuntza hedatuagoa eta erabiliagoa izan dadin”.
Eta gehitu du: “baina euskararen batasuna, euskara batua, ez dago herri euskarari kontrajarria. Izan da herri hizkerak edo euskalkiak eta euskara batua kontrajarri nahi izan dituenik”.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara eta Kulturako foru diputatu Lorea Bilbaok adierazi du: “Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Labayru Fundazioak uste dugu euskara sustatu eta bultzatzen dituzten egitasmoak laguntzea beharrezkoa dela. Eta erronka honen aurrean Labayru Fundazioak oso paper garrantzitsua dauka. Honegatik sinatu dugu gaur aurkeztu dugun hitzarmena. Honela, Labayruren jarduera bermatzen dugu”.
Azkenik, Labayru Fundazioko Adolfo Arejitak adierazi du: “Gaur sinatu dugun hitzarmena behar-beharrezkoa da Labayru Fundazioak gure hizkuntza ikertzen eta gizarteratzen jarraitu dezan”.
-
2016-05-23
Comentario de Twitter:
Firma del convenio de colaboración entre el Gobierno Vasco, Diputación Foral de Bizkaia y la Fundación Labayru ➡... https://t.co/hdcEbnlluI -
2016-05-23
Comentario de Twitter:
Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Labayru fundazio-ren arteko lankidetza hitzarmenaren sinadura... https://t.co/wdCzotGqKw -
2016-05-23
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Firma del convenio de colaboración entre el Gobierno Vasco, Diputación Foral de Bizkaia y la @labayrufundazio ➡ https://t.co/Xy… -
2016-05-23
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta @labayrufundazio-ren arteko lankidetza hitzarmenaren sinadura ➡ https://t.c… -
2016-05-23
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Firma del convenio de colaboración entre el Gobierno Vasco, Diputación Foral de Bizkaia y la @labayrufundazio ➡ https://t.co/Xy… -
2016-05-23
Comentario de Twitter:
Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta @labayrufundazio-ren arteko lankidetza hitzarmenaren sinadura ➡ https://t.co/1kkxVWUdG7 -
2016-05-23
Comentario de Twitter:
Firma del convenio de colaboración entre el Gobierno Vasco, Diputación Foral de Bizkaia y la @labayrufundazio ➡ https://t.co/RlIPtw4qy7 -
2016-05-23
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: Firma del convenio de colaboración entre el Gobierno Vasco, Diputación Foral de Bizkaia y la @labayrufundazio ➡ https://t.co/R… -
2016-05-23
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Firma del convenio de colaboración entre el Gobierno Vasco, Diputación Foral de Bizkaia y la @labayrufundazio ➡ https://t.co/Xy… -
2016-05-23
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta @labayrufundazio-ren arteko lankidetza hitzarmenaren sinadura ➡ https://t.c…