Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
qrcode

Basque Country Logistics, Anberesen egingo den Breakbulk Europe azokan

2016-05-20
  • Bilboko portuan kokatutako enpresa askok hartu du parte
  • Hornidura-lerro berriak kontratatzeko azoka, garrantzitsuena zama zatikatuen eta proiektuen arloan
  • Anberesen, maiatzaren 24tik 26ra

 

Eusko Jaurlaritza eta Uniport, Bilboko portuko klusterreko hamasei enpresa, Bilboko Portu Agintaritzaz gain, zama zatikatuaren eta proiektuen azoka nagusia den eta Anberesen maiatzaren 24tik 26ra bitartean egingo den Breakbulk Europe azokan izango dira. Basque Country Logistics standean garraioari eta logistikari loturiko zama eta jarduera ekonomiko berrien gaineko harremanak egiteko aukera egongo da.

 

Bilboko eta Pasaiako portuak, Basque Country Logistics markaren babesean eta EAEko enpresek eta erakundeek lagunduta, zerbitzu logistikoak eta garraio-zerbitzuak aurkeztuko dituzte, Euskadiren eragiketa-ahalmena, intermodalitatea eta Iberiar penintsularako sarbidean duen kokapen geografiko estrategikoa jakinaraziz.

 

Breakbulk Europe azokan parte hartzen duen seigarren aldi honetan, Uniportekin partekatuko dute standa enpresa hauek: A. Pérez y Cía, Bilboko Condeminas Itsas Agentzia, Asta Logistic, Asthon Cargo Bilbao, Bilboko Portu Agintaritza, Bergé Marítima Bilbao, Consignaciones Toro y Betolaza, E. Erhardt y Cía, Embalan3, Erhardt Proyectos, Maersk Spain, Marítima Dávila Bilbao, Marmedsa Noatum Shipping Agency, Operinter Traimer, Paceco España eta Servicios Logísticos Portuarios (SLP).

 

4 iruzkin
  • Argazkia erabiltzaile
    @CamiladeEpalzaA
    2016-05-22

    Comentario de Twitter:
    RT @garraioEJGV: Basque Country Logistics, en el certamen Breakbulk Europe de Amberes https://t.co/I3MtCzFlGk https://t.co/IQeWYuwWFB

  • Argazkia erabiltzaile
    @MMarinBxl
    2016-05-22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: RT @garraioEJGV "Basque Country Logistics, en el certamen Breakbulk Europe de Amberes https://t.co/ie8RktsZb4" https://t.co/Uh

  • Argazkia erabiltzaile
    @Gob_eus
    2016-05-21

    Comentario de Twitter:
    RT @garraioEJGV "Basque Country Logistics, en el certamen Breakbulk Europe de Amberes https://t.co/0o6ETxuCdd" https://t.co/Qd7HYsqK3l

  • Argazkia erabiltzaile
    @garraioEJGV
    2016-05-21

    Comentario de Twitter:
    Basque Country Logistics, en el certamen Breakbulk Europe de Amberes https://t.co/I3MtCzFlGk https://t.co/IQeWYuwWFB

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)