Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 36 EEE izapidetu zituen apirilean

2016-05-20

Apirilean, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak enplegu-erregulazioko 36 espediente izapidetu zituen; hau da, aurreko hilean baino % 20 gutxiago eta 2015eko apirilean baino % 35 gutxiago. Espedienteek 469 langileri eragin zioten: 364ri, aldi baterako kontratu-etete gisa; 92ri, lanaldi-murrizketa moduan, eta 13ri, kontratu-hutsalketagatik (kaleratze kolektiboak).

Izapidetutako 36 espedienteetatik 22 etete-espedienteek 324 langileri eragin zioten (aurreko hilean baino % 41 gutxiagori); lanaldi-murrizketako 11 espedienteek 92ri (% 33 gutxiagori); eta 3 hutsaltze-espedienteek 13 langileren kaleratze kolektiboa ekarri zuten (aurreko hilean baino % 79 gutxiago).

Apirilean ez da izapidetu erregulazio-espedienterik lehen sektorean, eta beste ekoizpen-sektoreetan aurreko hilen antzeko kopuruetan egon dira: Eraikuntza (% 15), Industria (% 47) eta Zerbitzuak (% 38).

Azkenik, gaur egun 386 etendura- eta murrizketa-espediente daude indarrean guztira, eta 4.292 langile daude horien eraginpean. Aurreko hiletan bezala, Arabako Lautadak, Bilbo Handiak eta Donostialdeak dute kokagune txarrena alderdi horretan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan