Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Maria eta Jose eta Azkorri Ikastetxeak, Safer Internet Day 2016 sarien lehen edizioko irabazle

2016.eko maiatzak 20
  • Magiaz eta ikuskizunez betetako gala batekin amaitu da lehiaketa

Gaur banatu dira 2016ko ikus-entzunezko proiektu onenen Safer Internet Day lehiaketako sariak eta ekitaldi horrekin amaitu da gazteek teknologia berriak segurtasunez eta arduraz erabiltzeko Eusko Jaurlaritzak sustatu duen ekimena.

Gala Eusko Jaurlaritzaren egoitzan egin da, Gasteizen, eta boto gehien irabazi duten ikastetxeen izenak ezagutarazi dituzte: horiek izan dira, horrenbestez, aurtengo edizioko txapeldunak. Lehendabizikoa, Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. maila bitarteko haurrei zuzendua, Klik obrak irabazi du. Zumaiako Maria eta Jose ikastetxeko Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek egindako proiektua da. Bigarrena, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 4. maila bitarteko ikasleei zuzendua, Getxoko Azkorri ikastetxeko DBHko 3. mailako ikasleek irabazi dute, Argazki erruduna obrarekin.

Lehiaketaren lehendabiziko edizio honetan guztira 42 ikastetxek eta teknologia berriak eta Internet modu arduratsuak erabiltzea sustatzeko aisialdiko taldek parte hartu dute. Hain zuzen, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak hainbat ekimen jarri ditu abian azken urteetan, adin txikikoak babesteko Interneteko mehatxuen aurrean. Alde horretatik, honako gidaliburu hau ere argitaratu du aurten ere: Internet eta teknologia berriak, hitz egingo dugu familiartean?. Horren bitartez, oinarrizko jarraibideak ematen zaizkie gurasoei seme-alabak teknologia berrien erabilera arduratsu eta seguruan hezi ditzaten. Aurten, halaber, kontsulta-zerbitzu bat gaitu du Sailak, gurasoen eta irakasleen zalantzei erantzuteko xedez.

Gainera, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzak egON LINE pedagogia-gida argitaratu du, teknologia berrien hezkuntza lantzeko DBHko 1. eta 2. mailetan.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Azkorri
    2016.eko maiatzak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Maria eta Jose Ikastetxea y Azkorri Ikastetxea se hacen con los premios ‘Safer Internet Day 2016’ en su 1ª edición ➡ https://t.…

  • @blancourgoiti
    2016.eko maiatzak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Maria eta Jose Ikastetxea y Azkorri Ikastetxea se hacen con los premios ‘Safer Internet Day 2016’ en su 1ª edición ➡ https://t.…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)