Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariak parte hartuko du Donostian egingo diren Arriskuen eta Larrialdien Kudeaketari buruzko X. jardunaldietan

2016.eko maiatzak 20

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendari Pedro Anituak parte hartu du maiatzaren 23tik 27ra EHUren Donostiako kanpuseko José Luis Korta eraikinean egingo diren Arriskuen eta Larrialdien Kudeaketari buruzko X. jardunaldietan.

Anituak datorren astelehenean, hilak 23, arratsaldeko 16:35ean hartu du parte, Biktima anitzeko ezbeharrak, antolaketa globalaren ikuspuntutik hitzaldia eskainiz.

Donostiako Udalak (Udaltzaingoak eta Suhiltzaileek), EHUk eta MARSH enpresak antolatu dituzte 25 hitzaldi eskainiko diren jardunaldiok. Horietan aztergai izango dituzte psikologoen lana larrialdietan, segurtasun-arloko berritasun teknikoak eta material berriak, errefuxiatu-eremuetako lana edo arrisku-delituen eta zuhurtziagabekeriaren lege-ondorioak.

Jardunaldi horien bitartez, arriskuen eta larrialdien kudeaketari loturiko ezagutza jakinarazi nahi zaie profesionalei nahiz herritarrei.

Hitzaldiez gain, hilaren 23an, Easo Institutu Politeknikoan biktimak egon diren sutea simulatuko dute. Suhiltzaileek, osasun-langileek eta udaltzainek hartu dute parte, kanpa-ospitale bat instalatzea eta zaurituak ebakuatzea entseatuz.

Era berean, Korta eraikinaren kanpoaldean karpa bat jarriko da, segurtasun-aroko prestakuntza-jarduerak egingo direna. Horien hartzaileak 11-12 urteko ikasleak izango dira eta Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak ere parte hartuko du.

Hala, 200dik gora ikaslek espazio berezi hori bisitatzea aurreikusi da; osasuneko eta larrialdietako materialaren erakustaldiak egingo dira eta «ke-gela» bat ere instalatuko da, sute egoeran zer egin ikasteko.

 

Jardunaldiei buruzko informazio gehiago

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko