
Josu Erkorekak auzitegiko psikologoen lana azpimarratu du, prozesu judizial askotan testigantza gakoa eurena delako
- Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak eman dio itxiera autonomia-erkidego guztietako profesionalak kide diren Auzitegiko Psikologoen Elkartearen urteko biltzarraren laugarren edizioari.
- EAEn, Eusko Jaurlaritzak epaitegien esku jartzen ditu Balorazio Forentse Integralerako Unitateak eta Talde Psikosozial Judizialak, 20 auzitegiko psikologo inguru ari direnak lanean.
- 2015ean, talde horiek ea 10.000 pertsona artatu zituzten eta 5.000tik gora peritu esku-hartze egin zituzten Euskadiko Justizia Administrazioan.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak eta Justiziako zuzendari Manuel Valínek parte hartu dute azken hiru egunetan Donostiako Atotxako Justizia Jauregian egin den Justizia Administrazioko Auzitegiko Psikologoen Elkartearen IV. Biltzarraren itxiera-ekitaldian.
Josu Erkorekak auzitegiko psikologoek prozesu judizialetan egiten duten lanaren garrantzia nabarmendu du. Esan duenez, horien txostenak eta peritu-balorazioak lotesleak ez diren arren, gehienetan, testigantza gakoak izaten dira epaitegiek erabaki bat edo bestea hartzeko. Izan ere, normalean, epaiek profesionalen zinpeko testigantzak berresten dituzte.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak gutxi gora behera 20 auzitegi-psikologok lan egiten duten bi talde hauek finantzatu eta Euskadiko organo judizialen esku uzten ditu: Balorazio Forentse Integralerako Unitateak eta Talde Psikosozial Judizialak. Organo teknikoak dira biak, independenteak eta ikerketa zientifikoaren irizpideen araberako peritu-txostenak edo aholkularitza eskaintzekoak. Bilboko, Donostiako eta Gasteizko egoitza judizialetan egiten dute lan, hiru lurralde historikoak estalduraren barnean hartuz. Esparru hauetan egiten dute lan nagusiki:
- Gazte Justizia: talde psikologikoak funtsezkoak dira adin txikikoen ebaluazioak egiteko eta epaitegiei adin txikikook gizarteratzeko zein neurri hartu aholkatzeko.
- Jurisdikzio zibila: peritu-probak egiten dituzte, batez ere ezkontza-desegiteetan (adin txikikoen zaintza eta jagoletza, komunikazio-erregimena eta egonaldiak, ezkontzaren deuseztasun zibila, adin txikikoen emantzipazioa, etab.) eta adin txikikoen babes-prozeduran (babesari buruzko foru-aginduak, guraso-ahala kentzea, familia-harrerak, adopzioak, etab.)
- Zigor-jurisdikzioa: delituen biktimen ebaluazio psikologikoak egiten dituzte, eta laguntza eskaintzen diete deklaratzeko garaian, batez ere indarkeria matxistari, sexu-erasoei, etxe barneko indarkeriari, adingabeen kontrako delituei, ezgaitasuna duten pertsonei etab., loturiko auzietan.
EUSKADIKO DATUAK 2015
Balorazio Forentse Integralerako Unitatea Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuari atxikita dago. Espediente judizial guztiak era integral eta bateratuan aztertzen dituzte; txosten bat prestatzeko, beharrezkoak diren diziplina guztiak koordinatzen dira, psikiatria, psikologia, gizarte-lana, etab. Unitate horietan 6 psikologo ari dira lanean eta 2015ean 1.453 espediente judizialetan esku hartu zuten. (*)
ESPEDIENTE JUDIZIALAK
2015/2014
|
LURRALDEA |
2015 |
2014 |
ALDAKETA |
|
|
Araba |
239 |
156 |
53,2% |
|
|
Bizkaia |
643 |
755 |
-14,8% |
|
|
Gipuzkoa |
571 |
464 |
23% |
|
|
GUZTIRA |
1.453 |
1.375 |
5,6% |
|
(*)Espediente bakoitzak epaitegientzako txosten bat baino gehiago sor dezake.
EAEko Talde Psikosozial Judizialak adituak dira hainbat diziplinatan, tartean, psikologian, gizarte-lanean eta hezkuntzan. Talde horietan 13 psikologo ari dira lanean: bi Gasteizko epaitegietan, hiru Donostian eta 8 Bilbon. 2015ean 9.549 pertsona artatu zituzten:
|
ARABA |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
GUZTIRA |
GAZTE JUSTIZIA |
1.555 |
1.640 |
1.183 |
4.378 |
FAMILIA-JURISDIKZIOA |
1.210 |
2.324 |
1.445 |
4.979 |
ZIGOR-JURISDIKZIOA |
29 |
121 |
29 |
179 |
BESTE BATZUK |
0 |
10 |
3 |
13 |
GUZTIRA |
2.794 |
4.095 |
2.660 |
9.549 |
Talde horiek peritu esku-hartzeak egiteko 3.092 eskaera jaso zituzten EAEko epaitegien eskutik:
|
ARABA |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
GUZTIRA |
GAZTE JUSTIZIA |
289 |
781 |
565 |
1.635 |
FAMILIA-JURISDIKZIOA |
371 |
581 |
300 |
1.252 |
ZIGOR-JURISDIKZIOA |
24 |
121 |
34 |
179 |
BESTE BATZUK |
8 |
7 |
11 |
26 |
GUZTIRA |
692 |
1.490 |
910 |
3.092 |
DONOSTIA 2016
Auzitegiko Psikologoen Elkartea autonomia-erkidego guztietako auzitegiko psikologoek osatuta dago eta Donostia hautatu du urteko biltzarra egiteko, Europako 2016ko Kultur Hiriburua dela eta. Hala, hiriburutzari loturiko ekitaldiekin bat egingo du.