Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernu bileraren erabaki nagusiak

2010.eko irailak 28

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak poza agertu du Polizia Nazionalak Askapenaren aurka gaur abiatutako operazioaren aurrean, eta egungo politikarekin jarraitzeko deia egin du.

Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, atxiloketok erakutsi egiten dute egungo politika "arrakastatsua" dela, horrek utzi baitu erakunde terrorista "ahultasun maila gorenean".

Beste alde batetik, Mendiak biharko grebarako zerbitzu minimoak ekainan izan ziren "berberak" izango direla adierazi du. Horrela, "greba deialdira joan nahi diren eskubideak eta lanera joan nahi direnen eskubideak bermatu ahal izango direla" esan du.

Euskal y-aren beste bi tarte lizitatuko dira

Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare berriko Plataforma (Tartea: Bergara - Bergara) eraikitzeko obrak egiteko 5.000.000 milioi euro baino gehiagoko kontratua egiteko baimena emateko.

Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare berriko Plataforma (Tartea: Antzuola - Ezkio Itsaso II ekialde) eraikitzeko obrak egiteko 5.000.000 euro baino gehiagoko kontratua egiteko baimena emateko. Jaurlaritzaren Kontseiluak euskal y-aren beste bi tarte lizitatzeko prozesua hastea onartu du.

Antzuola - Ezkio Itsaso II ekialdea eta Bergara-Bergara. Lehenengo tarterako 133 milioi euroko lizitazio-aurrekontua dago (133.049.806) eta 63 hilabeteko epea obrak egiteko; bigarrenerako berriz, 100 milioi euro (100.654.321) eta 63 hilabeteko epea.

Nazioarteko diplomatura abian jartzeko hitzarmena

Erabakia, Taller para los Derechos Humanos y el Desarrollo - Garapen Bidean Elkartearekin lankidetza-hitzarmena izenpetzeko baimena emateko dena. Helburua: Ekonomia, Gizarte eta Kultur Zuzenbideetan eta Politika Publikoetan espezializatzeko Nazioarteko Diplomatura martxan jartzea.

Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak hitzarmen bat onartu du, Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturaletan eta Politika Publikoetan Espezializatzeko Nazioarteko Diplomatura abian jartzeko. Hitzarmenak 183.000 euroko zenbatekoa dauka, eta Asociación Taller para los Derechos Humanos y el Desarrollo-Garapen Bidean erakundearekin sinatu da.

Euskal kulturaren ezagutza handitu

Eusko Jaurlaritzak gaurko saioan bertako nahiz atzerriko hainbat unibertsitaterekin hitzarmenak sinatzea onartu du, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren eta unibertsitatearen arteko lankidetza bultzatzeko eta horrela euskal hizkuntza eta kultura bere eremuaz haratago ezagutarazteko, beste herrialde batzuek gure kulturako alderdi esanguratsuen ezagutza handitu eta horretan sakondu ahal izan dezaten.

Hitzarmen horien bitartez, erakundeek unibertsitate bakoitzean Euskara eta euskal kulturako lektoretza bultzatzeko konpromisoa hartzen dute. Diziplina horren irakaskuntzaz arduratuko da, baita hura ezagutaraztea helburu duten hedatzeko eta sustatzeko jarduerak antolatzeaz ere.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2010.09.28)

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010-09-28n hartutako erabakiak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia