Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak bihar entregatuko ditu teknologia berrien erabilera seguruari buruzko 2016ko Safer internet day sariak

2016.eko maiatzak 19

Bihar, ostirala, banatuko dira 2016ko ikus-entzunezko proiektu onenen Safer Internet Day lehiaketako sariak eta ekitaldi horrekin amaituko da Eusko Jaurlaritzak gazteek teknologia berriak segurtasunez eta arduraz erabiltzeko sustatu duen ekimena.

 

Bihar egingo da ekitaldia, Gasteizen, eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburu ordea Lide Amilibiak emango ditu Safer Internet Day lehiaketako irabazleen sariak.

Herritarren bozketan parte hartu nahi dutenek gaurko eguna dute boza emateko. Horretarako, gobernu irekiaren webgunean sartu, www.irekia.euskadi.eus, eta kategoria bakoitzean (Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6.era arteko ikasleak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailatik 4.era arteko ikasleak) finalista geratu diren bost ikus-entzunezkoetako baten aldeko boza eman besterik ez dute.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak hainbat ekimen jarri ditu abian azken urteetan, adin txikikoak babesteko Interneteko mehatxuen aurrean. Horrenbestez, 2016an 42 ikastetxek eta aisialdiko taldek parte hartu duten Safer Internet Day lehiaketaz gain, honako gida-liburua argitaratu da: Internet eta teknologia berriak, hitz egingo dugu familiartean?. Horren bitartez, oinarrizko jarraibideak ematen zaizkie gurasoei seme-alabak teknologia berrien erabilera arduratsu eta seguruan hezi ditzaten.

Gainera, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzak egON LINE pedagogia-gida argitaratu du, teknologia berrien hezkuntza lantzeko DBHko 1. eta 2. mailetan. Ikasmaterial horri lotuta, orain hilabete gutxi abian jarri zen aholku-zerbitzu bat, gurasoek eta irakasleek gida hori erabiltzean izan ditzaketen zalantzak argitzeko.

Gainera, gogoan hartu behar da aipatutako saila dela Adin txikikoak eta Internet Sarearen sustatzaileetako bat. Eusko Jaurlaritzako sailen arteko lankidetza sustatzen du sare horrek, Internet modu seguruan eta arduratsuan erabiltzea xede. Helburu horretarako ekintza guztiak harmonizatzen ditu, inplikatutako eragileen artean sinergiak sortuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)