Berriak
Eu

Hainbat euskal enpresek ELAN Europako eta Latinoamerikako Oinarri Teknologikoko Negozioen Sarearen Argentinako misio teknikoan parte hartu zuten.

2016.eko maiatzak 23

Hamar bat euskal enpresek ELAN Europako eta Latinoamerikako Oinarri Teknologikoko Negozioen Sareak Buenos Airesen antolatu zuen negozio-topaketan parte hartu zuten maiatzaren 17tik 20ra bitartean. Ekitaldia Tecnaliak koordinatu zuen, Europar Batasunaren finantzaketarekin. Euskal enpresen taldeak jardunaldiei buruz hitz egiteko aukera izan zuen Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren bulegoetan egindako bilera batean, herrialdera egindako bisitaren amaieran.

CAME Argentinako Enpresa Ertainen Konfederazioaren Buenos Airesko egoitzan egin zen topaketak iraun zuen hiru egunetan, Argentinako garapenaren erronkak aztertu ziren, IKTen, bioteknologiaren eta energiaren sektoreei lotutako teknologia berrietan oinarritutako negozio berritzaileak identifikatuz. Aukera bikaina izan zen gune berean Europako nahiz Argentinako berrikuntza-ekosistemaren agenteak elkartzeko, enpresa handiak, ETEak, garapen teknologikoko zentroak, administrazio publikoak, elkarteak eta abar barne.

Gainera, hirugarren egunean agendak bat egin zuen EEN Enterprise Europe Network sareak antolatutako “Argentina Brokerage Event ICT 2016” izeneko ekitaldiarekin, Argentinako eta Europako IKTen sektoreko ikerketa-enpresak eta -zentroak bilduz balizko lankidetzak indartzeko maila komertzialean eta transferentzia teknologikoaren nahiz garapen teknologikoko elkarren arteko proiektuen alorrean.

ELAN sarea Europaren eta Latinoamerikaren arteko lankidetzarako eta teknologian oinarritutako negozio-aukerak elkarrekin sortzeko eta garatzeko gunea da. Europako eta Latinoamerikako ikerketa eta berrikuntzaren alorreko eragile nagusiak elkartzen ditu, eta eraldaketa eta hazkunde ekonomikoko prozesuetan oinarritzen den teknologia sustatzen dute. ELAN honako sektore hauetara dago bideratuta: energia berriztagarriak, bioteknologia & bioekonomia, ingurumen-teknologiak, osasuna, material berriak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) eta nanoteknologia.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)