Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Frantziako, Espainiako eta Andorrako lurralde-lankidetzarako batzordeak Txingudiko badian erabilera publikoa eta kontserbazioa uztartzeko xedea duen TXINBADIA+ proiektua onartu du

2016.eko maiatzak 19
  • Txingudiko paduretako eta Lapurdiko Erlaitzeko ekipamenduen artean 2011n hasitako lankidetzan bigarren fasea hasteko aukera emango du
  • Txingudiko naturagune babestuetan erabilera publikoa eta kontserbazioa uztartzeko proposamena da
  • Proiektuak 4.506.198 euroko aurrekontua du (Eusko Jaurlaritzak 2.579.222 euro bideratuta) eta 3.744.660 euroko laguntza jaso da (FEDER laguntza, guztira, 2.434.029 eurokoa)

 

 

Andorraren, Espainiaren eta Frantziaren arteko lurralde-lankidetzarako programari loturiko batzordeak TXINBADIA+ proiektua onartzea erabaki du eta horrek aukera emango du bigarren fasea hasteko Txingudiko paduretako eta Lapurdiko Erlaitzeko ekipamenduak elkarlanean jarduteko Hendaiaren, Hondarribiaren eta Irunen artean 2011n abian jarritako lan-sarean.

 

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregiren arabera, «TXINBADIA+ proiektuak mugaz gaindiko naturaguneen gaikuntza izango du xede, zehazki, Plaiaundi, Jaitzubia, Abadia eta Asporotsttipi eremuena, erabilera publiko arrunta, aisialdikoa edo turistikoa eta naturaren babesa hobeki uztartzeko. Horretarako, sareko ekipamenduetako langileak gaituko dira, baliabide berri eta hobeak izango dituzten erabilera publikorako eta kontserbaziorako espazioak erabilgarri jartzeaz gain».

 

«Fase berri honetan, gaitasun-maila handiagoko giza baliabideak eta zerbitzuak behar dira; Mugaz gaindiko Baliabideen Zentroa sortu da; lankidetza-dinamika berriak abiaraziko dira, luzerako eta lurralde-eragile gehiagok bat egin dezan; erabiltzaileen sentsibilizazioa eta portaera errepetutsua areagotuko dira; badiako habitaten eta espezieen kalitatea eta kontserbazio-egoera hobetuko da; eta TXINBADIA Europako lankidetza-sareen taldean sartuko da», adierazi du Ana Oregi sailburuak.

 Proiektuaren kideak dira Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza –proiektuaren buru dena–, Pirinio Atlantikoen Departamentu Batzordea, Itsasbazterreko Kontserbatorioa (Abadia domeinuaren jabetza duen Frantziako Estatuko erakundea), Euskal Itsasbazterreko Ingurumen Ekimenen Zentro Iraunkorra eta Hendaiako Udala.

 

Ekintzak

Proiektuak ekintza hauek barne hartzen ditu: prestakuntza, kudeaketa, komunikazioa, gaikuntza profesional eta teknikoa, Europako gainerako naturaguneekin lankidetza-sare bat eratzea eta erabilera publikoa kontserbazioarekin uztartzeko bitartekoak zehaztea.

 

Proiektuaren hasierako aurrekontua 4.506.198 eurokoa zen (Eusko Jaurlaritzak 2.579.222 euro bideratuta) eta 2.929.029 euro eskatu ziren FEDER laguntzatan (Eusko Jaurlaritzarentzat, 1.676.494 euro).  Guztira, 3.744.660 euroko laguntza jaso da (FEDER laguntza, guztira, 2.434.029 eurokoa; horietatik 2.117.683 euro Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzari dagozkio; FEDER laguntza, 1.376.494 eurokoa).

 

Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzak hainbat ekintza gauzatuko ditu, tartean, Plaiaundiko San Lorentzo urmaela handitzeko beharrezkoak diren desjabetzeak, Ekoetxean energia berriztagarriko sistema bat ezartzea, Jaitzubia, Amute eta Hirukanale barne hartzen dituen Txingudiko BBE lehengoratzeko azterlanak, Txingudi BBE lehengoratzeko proiektuak, espezie inbaditzaileak kontrolatzeko jarduketak, Natura 2000 Sareko habitaten egoeraren gaineko segimenduak, Oarso-Bidasoko eskualdeko azpiegitura berderako oinarri teknikoak, faunaren igarobideetarako eta espezieen konektagarritasunerako azpiegitura berdearen proiektua, paduren gaineko fitoplankton bidezko kalitate-azterlanak, Txingudiko paduretako biodibertsitateari buruzko aplikazioa eta Plaiaundiko parke ekologikoaren bideragarritasun perimetralari buruzko azterlanak.

 

Azken bosturtekoan abian jarritako mugaz gaindiko hirugarren proiektua izango da TXINBADIA+. Muga inguruan, orotara, 7.307.851 euroko inbertsioa ekarriko du eta horietatik 3.886.173 euro Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzaren eskutik iritsiko dira. Hiru proiektuek, guztira, 2.526.012 euroko FEDER laguntza jaso dute.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IngurumenEJGV
    2016.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    El Comité de Cooperación Territorial Francia–España-Andorra (POCTEFA), aprueba el proyecto "TXINBADIA+" que... https://t.co/DdgFm6mTcM

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)