Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

jaurlaritzak Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko medikuen ordainsariak egokitzeko proposamena aurkeztu die justiziako sindikatuei

2016.eko maiatzak 18
  • Lakuan bildu da gaur goizean sektore-mahaia, eta Justizia Administrazioko zuzendariak soldata-igoerak eskaini dizkie CCOO, ELA, CSIF eta LAB sindikatuei; praktikan, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko mediku espezializatuek Osakidetzako mediku fakultatiboek adinako soldata lukete.
  • Aurkeztutako zirriborroak, gainera, guardiako txanden arteko atsedenaldia idatziz bermatzeko jarraibidea jaso du, eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko adituek beraiek egindako prestakuntza-plana finantzatzeko konpromisoa.

Eusko Jaurlaritzak sektore-mahaian berriz jartzeko deia egin die gaur Euskadiko Justizia Administrazioan ordezkatutako sindikatuei (CCOO, ELA, CSIF eta LAB), hiru gairi buruz hitz egiteko: Donostian bulego judizial berria ezartzea, Lasarteko Bake Epaitegiko lanpostuen zerrenda aldatzea eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko auzitegi-medikuen lan-baldintzak hobetzea.

Euskadiko Justizia Administrazioak 2.138 langile ditu, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren hiru egoitzetan lan egiten duten auzitegi-medikuntzako 54 profesionalak barne. Justizia Administrazioko zuzendari Jon Uriartek aurkeztu die zirriborroa sindikatuei, lan-baldintzen hobekuntzak proposatzen dituena hiru arlotan:

ü  Ordainsariak egokitzeko proposamena: Jaurlaritzak auzitegi-medikuen ordainsariak egokitzeko prozesua amaitzea eskaini die sindikatuei, jada amaitu dituelako Justizia Administrazioko gainerako kidegoetan: kudeaketa, izapideak eta auzitegi-laguntza. Jon Uriartek lanbide-kategoriaren araberako soldata-igoerak barne hartzen dituen zirriborroa aurkeztu du. Horrenbestez, auzitegi-mediku jeneralista baten oinarrizko soldata, lanbide-karreraren hasieran, 46.730 eurokoa izango da, guardiak eta antzinatasuna kontuan hartu gabe. Gutxieneko oinarri horretatik gora, espezializazio- eta ardura-mailaren araberako igoera-proposamena barne hartzen du zirriborroak, 59.936 euroko mugara artekoa, guardiak eta antzinatasuna kontuan hartu gabe.

Auzitegi-medikuak behartuta daude guardiak egitera. Eusko Jaurlaritzak 215 euro ordaintzen ditu guardia-eguneko, izan aurrez aurrekoa edo izan aurkitzeko moduan egotekoa, eta auzitegi-medikuek. Auzitegi-medikuen guardien batez bestekoa 53,5 da urtean, hau da 11.500 euro inguru urtean.

ü  Guardien arteko atsedenaldia: Gai horri dagokionez, Justizia Administrazioko zuzendariak jarraibide-zirriborro bat aurkeztu die sindikatuei, guardien arteko atsedenaldia eta auzibideetan agertu beharrari loturiko salbuespenak arautzekoa. Aurrerantzean, guardiaosteko atseden-eguna zitazio judizial izendun batekin bat baldin badator, eta hori ezin bada aldatu ez lehendik aurreikusi, atseden-eguna zitazio-egunaren ondorengora geroratuko da. 

ü  2016ko prestakuntza-plana: Justizia Administrazioko zuzendari Jon Uriartek 80.000 hitzeman ditu Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko profesionalek osatutako prestakuntza-planak barne hartzen dituen ekintzak finantzatzeko. Anbizio handiko prestakuntza-plana da eta aho batez babestu dute Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko Irakaskuntza eta Ikerketa Batzordeko kideek, tartean, auzitegi-medikuak eta EHUko, Osakidetzako, Espainiako Toxikologia Institutuko eta Auzitegi Laborategi Zerbitzuko adituak.

AUZITEGI MEDIKUNTZAKO EUSKAL INSTITUTUA

Zirriborro horren bitartez, Justizia Administrazioko zuzendari Jon Uriartek Eusko Jaurlaritzaren babesa adierazi die sindikatuei, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko profesionalek egiten duten lanarengatik. Hala, gogora ekarri du auzitegi-medikuntzan diharduten 54 profesionalen erdiak espezializatuta daudela, eta, ondorioz, institutu hori Espainiako espezializazio-maila handienekoa dela.

Horien peritu-lana funtsezkoa da Euskadiko Justizia Administrazioaren funtzionamenduan. Hori horrela, medikuok soldaten gainean egindako aldarrikapenei konponbidea emateko konpromisoa hartu du Eusko Jaurlaritzak.

Gaur egun 127 profesionalek dihardute AMEEn lanean: 54 auzitegi-medikuk, 42 administrarik, 12 autopsia-laguntzailek, 2 fakultatibok, 6 psikologok, 4 gizarte-langilek eta laborategiko 7 teknikarik, hain zuzen. 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2016.eko maiatzak 19

    Donde está mi mensaje? lo habéis borrado ya? Me parece una vergüenza que limiteis la libertad de expresión........... Mañana vuelvo a comentar.....

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)