Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoaren berritasunen aurkezpena Donostian

2016.eko maiatzak 18

Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak, Lucy Software Ibérica SL enpresako kudeatzaile Juan Alberto Alonsok eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Plangintzako arduradun Araceli Díaz de Lezanak, Eusko Jaurlaritzak duela zenbait urte on line (www.itzultzailea.euskadi.eus) jarri zuen itzultzaile automatikoaren inguruan dauden zenbait berritasun aurkeztu dituzte gaur Donostian.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak gaur goizean antolatu duen ‘Itzulpen automatikoa euskaraz’  mintegia (http://www.euskara.euskadi.eus/r59-itzulpen/eu)  baliatu du itzultzaile automatikoaren inguruan egindako lanen berri emateko. Mintegian, beste hizkuntzen artean euskara integratzen duten gainerako itzultzaile automatikoen ordezkariek parte hartu dute eta, hori dela eta, aukera izan da itzulpen automatikoaren munduan pixka bat gehiago sakontzeko.

Mintegian egin den atsedenaldia baliatu du Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak prentsaurrekoa eskaintzeko. Hori bai, berritasunekin hasi aurretik, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoaren zenbait datu eskaini ditu. Datuek erakusten dutenez, herritar askok, normaltasunez erabiltzen dute ‘Euskara’ webguneko itzultzaile automatikoa (www.itzultzailea.euskadi.eus). Adibide modura, azken hiru urteotako (2014-2015-2016) apirileko datuak eskaini dira:*

 *Ikus atxikitako PDF dokumentua

 

2015ean, guztira, 10.889.174 itzulpen egin zituen itzultzaileak. Aurten, batez beste, hilabete bakoitzean ia 1.500.000 itzulpen egin dira: batez beste, 50.000 itzulpen eguneko.

Ondoren, Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoaren inguruan dauden berritasunak aurkeztu dira. Honako hauek dira:

-       Gehitutako hizkuntza-pare berria: euskara-ingelesa.

-       Telefono mugikorretarako Android (Google Play-n eskuragarri aste honen bukaeran) eta iOs (Apple Store-n eskuragarri 10-15 egun barru) aplikazio eguneratuak.

-          Eusko Jaurlaritzaren webgunean, IREKIA (Opendata) atarian eskuragarri jarri diren 4 lexiko elebidunak (eu-es /es-eu/ eu-en/ en-es) eskuratu eta berrerabili ahal izateko:  http://opendata.euskadi.eus/katalogoa/-/eusko-jaurlaritzaren-itzultzaile-automatikoaren-lexiko-elebidunak/ eta http://opendata.euskadi.eus/catalogo/-/lexicos-bilingues-del-traductor-automatico-del-gobierno-vasco/.

-       Itzultzaile automatikoa web REST Zerbitzuaren bidez erabiltzeko aukera. Hau da, parametro batzuk gehituta, Eusko Jaurlaritzaren itzultzailea webguneetan integratu daiteke, bertatik erabil ahal izateko. Zerbitzu hori erabiltzeko, interesdunek Eusko Jaurlaritzarekin jarri beharko dute harremanetan.

‘Itzulpen automatikoa euskaraz’  mintegia

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, 2014ko abenduaren 17an, Euskarazko IKT’ mintegia antolatu zuen Bilbon. Mintegi hari jarraipena emate aldera, eta betiere ‘Euskararen Agenda Estrategikoa, 2013-2016, Bizikidetzarako hizkuntza bizia’ dokumentuan IKTen inguruan jasotakoari men eginez, gaur, gai monografikoa izan duen mintegia burutu da: ‘Itzulpen automatikoa euskaraz’.

Mintegiaren helburuetako bat euskara eta beste hizkuntzen artean itzulpen automatikoa eskaintzen duten sistemak hobeto ezagutzea izan da:   sistema bakoitzak nola funtzionatzen duen, erabiltzen dituen teknologiak eta teknikak, itzulpen automatikoaren gaur eguneko egoera, dauden zailtasunak (bereziki euskararekiko), aurrera begirako erronkak… Gai hauetaz guztietaz luze hitz egin da gaur goizean mintegian.

Parte-hartzaileei dagokienez, aipatu beharra dago, esparru askotarikoak hurbildu direla. Hauek izan dira, besteak beste, parte hartu dutenak:

-       Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea.

-       Juan Alberto Alonso, Lucy Software Ibérica SL enpresako kudeatzailea. Berak izan du Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa garatzearen ardura.

-       Luis Collado, Google enpresan Books, eBooks, News &Magazines-en zuzendaria. Colladok Google Translate erremintaren berri eman du.

-       Itziar Cortesek, Elhuyar Fundazioko (Hizkuntza eta Teknologia unitateko) itzulpengintzarako teknologien arduradunak eta Gorka Labakak, EHUko IXA taldeko ikerlariak:  itzulpen automatikoaren alorrean Opentrad eta Matxin sistemekin egiten ari diren lana aurkeztu dute.

-       Pablo de Amil, Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioko Plangintza eta Ustiapen Arloaren burua. PLATA itzulpen automatikorako plataforma aurkeztu du mintegian.

-       Jorge Gimenez, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria.

Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak esan du: “Ondo gogoan dut, nola, 2007-2008an, gaztelaniatik euskarara  testu orokorrak itzuliko zituen tresna bat garatzeko prozesua aztertzeko lehen urratsak eman genituenean, ia-ia zientzia-fikzioa iruditzen zitzaigun esaldi bat gaztelaniaz idatzi eta makina batek euskarara itzultzea edo alderantziz. Orain, esan dezakegu hori hor dagoela, euskarak sekulako aurrerapena izan duela teknologia horretan eta, egunero-egunero, gure itzultzailearen kasuan, behinik behin, herritar askok, normaltasunez, erabiltzen dutela  Euskara webgunean dugun itzultzaile automatikoa”.

Eta gehitu du: “itzulpen automatikoa ez dator giza-itzulpena ordezkatzera. Ez da hori bere helburua. Gainera, kalitatea gogoan hartuz, kontuan izan behar da, gure itzultzaile automatikoaren kasuan bederen, testu orokorrak, formalak eta ondo idatziak itzultzen dituela. Hala ere, erabiltzaileak gauza izan behar du makinak egindako itzulpena zuzentzeko eta hobetzeko”.

15 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ritxitxi
    2016.eko maiatzak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [EUSKARA] Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoaren berritasunen aurkezpena Donostian➡ https://t.co/izOxH54zn8 https://t.…

  • @mamenropli
    2016.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: Presentación de las últimas novedades del traductor automático del Gobierno Vasco en San Sebastián https://t.co/F8eGDzJsI2

  • @FPeuskadi
    2016.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    Presentación de las últimas novedades del traductor automático del Gobierno Vasco en San Sebastián https://t.co/F8eGDzJsI2

  • @gananzia
    2016.eko maiatzak 20

    Comentario de Twitter:
    Presentación de las últimas novedades del traductor automático del Gobierno Vasco en San Sebastián https://t.co/A0IM9feiml

  • @InakiErtze
    2016.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @UZEI_: https://t.co/vKesNS1D6r-ek orain euskaratik ingelesera ere itzultzen du
    https://t.co/YTiH3NSBDT
    #ItzulpenAutomatikoa https://t.c

  • @dabidetxe
    2016.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @UZEI_: https://t.co/vKesNS1D6r-ek orain euskaratik ingelesera ere itzultzen du
    https://t.co/YTiH3NSBDT
    #ItzulpenAutomatikoa https://t.c

  • @esaerak
    2016.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @UZEI_: https://t.co/vKesNS1D6r-ek orain euskaratik ingelesera ere itzultzen du
    https://t.co/YTiH3NSBDT
    #ItzulpenAutomatikoa https://t.c

  • @PatxiSaez
    2016.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    .

    Euskarazko itzultzaile automatikoak 50.000 itzulpen egiten ditu egunero.

    1)https://t.co/O3e7oNNvan

    .

  • @aotxotorena
    2016.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @UZEI_: https://t.co/vKesNS1D6r-ek orain euskaratik ingelesera ere itzultzen du
    https://t.co/YTiH3NSBDT
    #ItzulpenAutomatikoa https://t.c

  • @iIazkano
    2016.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @UZEI_: https://t.co/vKesNS1D6r-ek orain euskaratik ingelesera ere itzultzen du
    https://t.co/YTiH3NSBDT
    #ItzulpenAutomatikoa https://t.c

  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [EUSKARA] Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoaren berritasunen aurkezpena Donostian➡ https://t.co/izOxH54zn8 https://t.…

  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [EUSKERA] Presentación de las últimas novedades del traductor automático del Gobierno Vasco en San Sebastián ➡ https://t.co/FB2

  • @acivitavecchia
    2016.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @UZEI_: https://t.co/vKesNS1D6r-ek orain euskaratik ingelesera ere itzultzen du
    https://t.co/YTiH3NSBDT
    #ItzulpenAutomatikoa https://t.c

  • @UZEI_
    2016.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    https://t.co/vKesNS1D6r-ek orain euskaratik ingelesera ere itzultzen du
    https://t.co/YTiH3NSBDT
    #ItzulpenAutomatikoa https://t.co/RpNPKOI6vn

  • @anavito
    2016.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [EUSKARA] Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoaren berritasunen aurkezpena Donostian➡ https://t.co/izOxH54zn8 https://t.…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Araceli Diaz de Lezana; Juan Alberto Alonso