Berriak Osasuna
Eu

Jon Darpón: «osasuneko politikak Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna dira, eta babes argia eman die»

2016.eko maiatzak 18

Euskadiko herritarren % 80,9ren ustez, osasun-zerbitzu publikoek ondo edo nahiko ondo funtzionatzen dute (estatuko batezbestekoa % 63,7koa da) 

Euskadin, 1.000 biztanleko dauden mediku eta erizaintzako langileen kopurua estatuko batezbestekoa baino nabarmen handiagoa da, baita Osakidetzak urtetik urtera langileetan egiten duen gastua ere

Osasuneko sailburu Jon Darpónek nabarmendu duenez, egungo egoera ekonomikoa zaila izan arren, legegintzaldi osoan Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Euskadiko Osasun Sistemaren maila bere horretan bermatzeko baliabide nahikoak izan ditu, eta laguntza-kalitate bera emateko eta Euskadiko gizarteak Osakidetzarengan duen konfiantza berresteko gai izan da. Datuekin eta legealdian gauzatutako ekintzekin argudiatu ditu adierazpenok, gaur, Eusko Legebiltzarrean, osasun-sistema publikoaren kalitatea, zuzentasuna eta unibertsaltasuna bermatzeko beharrari buruzko monografiko batean.

Sailburuak gogorarazi duenez, osasuneko inbertsio publikoari dagokionez, Euskadi estatuko lider izan da legegintzaldi osoan (1.572 euro pertsonako) eta Euskadiko osasuneko gastu publikoa 28en Europar Batasuneko batezbestekoarekin bat dator. Era berean, azaldu du Osakidetzak kalitatezko osasun-zerbitzua ematen duela, prestazio-zorro bera duela eta Euskadiko herritarrek gehien baloratzen eta estimatzen duten zerbitzu publikoetako bat dela. Izan ere, Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioaren azken osasun-barometroaren arabera, Euskadiko herritarren % 80,9ren ustez, osasun-zerbitzu publikoek ondo edo nahiko ondo funtzionatzen dute. Estatuko batezbestekoa % 63,7koa da, hau da, 17,2 puntu txikiagoa.

Ildo horretan, azken urteetan Euskadiko osasun-modeloak izandako aldaketa esanguratsua azpimarratu du.«Erreforma horrek osasun-zerbitzuen antolaketa hobea eta zuzenagoa egitea du helburu –adierazi du–, gizarte-zerbitzuekin hobeto koordinatzeko, eta pertsonek beren osasunarekiko ardura izatea bultzatzeko eta osasun-zerbitzuak arrazionaltasunez erabiltzeko». Bestalde, gogorarazi du aurtengo urtarrilaren 1az geroztik Euskadiko herritar guztiek osasun-arreta Erakunde Sanitario Integratuen (ESIak) bidez jasotzen dutela. ESI guztiek batzorde soziosanitarioak dituzte, eta horietan inguruko osasuneko eta gizarteko eragileek hartzen dute parte.

Hitzaldian, Eusko Jaurlaritzak legealdi honetan Osakidetzaren printzipioak babesteko borrokatu behar izan dituen erronkez aritu da Osasuneko sailburua: «gure eskumenak gogoz eta doitasun juridikoaz defendatu behar izan ditugu. Unibertsaltasuna arriskuan jarri dute, besteak beste, krisialdi ekonomikoa aitzakia moduan erabilita; koordainketa farmazeutikoa handitu dute eta langileei eragiten dieten politikak, ordezkatze-tasak eta erizaintzako preskripzioa ezartzen saiatu dira, baina Euskadin gure osasun-sistemaren printzipioak mantendu ditugu». Osasuneko sailburuak agerraldian azaldu duenez, gure arauak garatuta, Euskadik lurraldean bizi diren pertsona guztiei osasun-arreta bermatu die; koordainketa farmazeutikoaren hazkuntza konpentsatzeko 22 milioi euroko inbertsioa egin da; ordezkatze-tasen mugak alde batera utzita, Osakidetzak 2.214 lanpostu deitu ditu lan-eskaintza publiko bidez.

Halaber, Legebiltzarreko taldeen aurrean, Jon Darpón sailburuak legegintzaldi honetan izandako haurren txertaketa-egutegiaren eguneraketa azpimarratu nahi izan du: «Euskadiko haurren txertaketa-egutegia Europako zabalenetako bat da. 2012an 6 milioi euro kostatzetik 2015ean 7,7 milioi euro kostatzera pasatu da, hau da, % 28ko hazkundea izan da». Ildo berean, Jon Darpónek gogorarazi du 2014. urtean jaioberrietan metabolopatien bahetze-programa zabaldu zutela (orpoaren azterketa izenaz ezagutzen dena) eta beste bost gaixotasun gehitu zituztela. Halaber, minbiziaren prebentzioarekin lotuta, Euskadiko bularreko minbiziaren eta kolon eta ondesteko minbiziaren bahetze-programak Estatuan estaldura, parte-hartze eta emaitza hobeak dituztenen artean daudela esan du, eta iaz bularreko eta koloneko minbizien mila kasu baino gehiago etapa goiztiarretan detektatu zituztela.

Gainera, Osasuneko sailburuak 2016-2020 aldirako Zainketa Aringarrien Plana aipatu du. Osasun Sailak eta Osakidetzak prestatu dute, gaixotasun sendaezinak etapa aurreratuetan dituzten edo bizitzaren azken fasean dauden pertsonei emandako arreta hobetzeko helburuarekin. Aurrerapauso garrantzitsua da, pertsona guztiei zerbitzu egokiagoa eta zuzenagoa emateko.

Osakidetzaren modernizazioa eta iraunkortasuna

Osasuneko sailburuak eskerrak eman nahi izan dizkie Osasuneko Euskal Sistema Publikoaren langileei beren lanagatik, eta Legebiltzarrean emandako hitzaldiaren zati bat Osakidetzak eta Osasun Sailak teknologia berriak bultzatzeko egindako aurrerapenak nabarmentzeko erabili du. Jon Darpónek aipatutakoen artean dago 2013ko amaieratik abian dagoen errezeta elektronikoa: pazienteek, profesionalek eta botikariek oso positiboki baloratzen dute, eta horren bidez 79 milioi banaketa baino gehiago izan dira. Bestalde, aipatu ditu Osasun Aholkua telefono bidezko zerbitzuaren indartzea –urtean 140.000 kontsulta baino gehiago jasotzen ditu–; Osasun-karpeta, Internet bidez txostenak, analisiak, hitzorduak eta itxaron-zerrendak ikustea eta profesionalekin harremanetan jartzea ahalbidetzen duena; zentro soziosanitarioetako Osabide historia kliniko elektronikoa; gero eta erabiltzaile gehiago dituzten telefono bidezko kontsultak –2015ean 2,5 milioi kontsulta erantzun zituzten telefono bidez–; eta gaixotasun kronikoak dituzten pazienteen etxeko telemonitorizazio-programak –egun 2.000 pazienteren segimendua modu horretan egiten da–. Datu horietan oinarrituta, lJon Darpónek azaldu du Aurrez aurrekoa ez den medikuntza egia bihurtzen ari dela, Osakidetzan presentzia gero eta handiagoa duela eta zerbitzuaren balioa eta eraginkortasuna handitzen dituela.

Osakidetzako teknologia berrikuntzari eta modernizazioari dagokienez, sailburuak azaldu du legealdi honen amaieran osasun-azpiegitura berrietan eta azken belaunaldiko ekipamendu teknologikoetan egindako inbertsioa 177,7 milioi eurokoa izango dela.

Era berean, Osasuneko sailburuak gogorarazi du Osakidetzak bere aurrekontuaren % 69 langile-gastuetara bideratzen duela (1.769,3 milioi euro 2016an) eta legealdi honetan, urtetik urtera, Osakidetzak langile-gastuak handitu dituela. «2012an, langile-gastuak 1.680 milioi eurokoak izan ziren eta 2015ean, berriz, 1.761 milioi eurokoak; hau da, % 4,8ko hazkuntza nabarmena izan d a, 81 milioi eurokoa, ordezkapenak egiteko eta zerbitzu berriak abiarazteko langileak kontratatu genituelako», adierazi du.

Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioaren datu estatistikoen arabera Euskadin zerbitzu publikoetan lan egiten duten profesionalen kopurua aipatu du: estatuan 1.000 biztanleko batez beste 1,78 mediku espezialista daude; Euskadin, ordea, zenbatekoa 2,22koa da, hau da, % 24,7 gehiago. Ospitaletako erizainen kasuan, estatuan 1.000 biztanleko 3,04 daude batez beste; Euskadi, berriz, 4,10 (% 34,9 gehiago. Datu horietatik ondorioztatu daiteke Osakidetzaren langile-baliabideen batezbestekoak estatukoak baino nabarmen handiagoak direla.

Azkenik, Osasuneko sailburuak Euskadiko osasun-sistemaren publikotasuna defendatu du.2015ean, Osasun Sailaren aurrekontuen % 7 itunetara bideratu zen. Legealdian zifra hori gero eta txikiagoa izan da. «Osakidetzak ohiko baliabideak erabiliz gero eta jarduera gehiago gauzatzen ditu, bai goizeko bai arratsaldeko lanaldian, eta itundutako jarduera gero eta txikiagoa da», azaldu du.

38 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jeslarra
    2016.eko maiatzak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Osasuneko inbertsio publikoari dagokionez, Euskadi estatuko lider izan da legegintzaldi osoan (1.572 € pertsonako)➡ https:…

  • @jeslarra
    2016.eko maiatzak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Urtarrilaren 1az geroztik herritar guztiek osasun-arreta Erakunde Sanitario Integratuen (ESIak) bidez jasotzen dute➡ https…

  • @jeslarra
    2016.eko maiatzak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Euskadiko haurren txertaketa-egutegia Europako zabalenetako bat da ➡ https://t.co/Kkqxvm6SUd

  • @djjacomenorato
    2016.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Desde enero toda la población recibe asistencia sanitaria a través de organizaciones sanitarias integradas (OSIs) ➡ htt…

  • @mmgbonafe
    2016.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: En médicos/as especialistas por mil habitantes, la media en el estado es de 1,78; Euskadi dispone de 2,22 (+24,7%) ➡ ht…

  • @MarRocha11
    2016.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @SATSE_Euskadi: @osakidetzaEJGV ¡EUSTATgasto por persona 2009 eran 2.602 euros! @Sindicato_SATSE @ilverona
    https://t.co/vQXbhfRlBQ https…

  • @inmaizcoa
    2016.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @SATSE_Euskadi: @osakidetzaEJGV ¡EUSTATgasto por persona 2009 eran 2.602 euros! @Sindicato_SATSE @ilverona
    https://t.co/vQXbhfRlBQ https…

  • @sociosangipuzko
    2016.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @SATSE_Euskadi: @osakidetzaEJGV ¡EUSTATgasto por persona 2009 eran 2.602 euros! @Sindicato_SATSE @ilverona
    https://t.co/vQXbhfRlBQ https…

  • @PilarMendia
    2016.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @SATSE_Euskadi: @osakidetzaEJGV ¡EUSTATgasto por persona 2009 eran 2.602 euros! @Sindicato_SATSE @ilverona
    https://t.co/vQXbhfRlBQ https…

  • @fencinar1
    2016.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: El 80,9% de los vascos y vascas considera que los servicios sanitarios públicos funcionan bien o bastante bien ➡ https://t

  • @LaLarrakoetxea
    2016.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: En enfermeras/os hospitalarios por mil habitantes, la media en el estado es 3,04; Euskadi dispone de 4,10 (+34,9%) ➡ ht…

  • @maribi56
    2016.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    Top story: Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Jon Darpón: “para el Go… https://t.co/bjYR9DPj5K, see more https://t.co/RT8QkooQht

  • @DJacomeNorato
    2016.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El 80,9% de los vascos y vascas considera que los servicios sanitarios públicos funcionan bien o bastante bien ➡ https:…

  • @DJacomeNorato
    2016.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: En enfermeras/os hospitalarios por mil habitantes, la media en el estado es 3,04; Euskadi dispone de 4,10 (+34,9%) ➡ ht…

  • @jeslarra
    2016.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: La receta electrónica, operativa desde finales del 2013, ha superado ya los 79 millones de dispensaciones ➡ https://t.co/v

  • @jeslarra
    2016.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: La receta electrónica, operativa desde finales del 2013, ha superado ya los 79 millones de dispensaciones ➡ https://t.c

  • @fvernalte
    2016.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @cesegab: El 80,9% de los vascos considera que los servicios sanitarios públicos funcionan bien o bastante bien. #salud vía... https://t

  • @ConsejeroD7
    2016.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @cesegab: El 80,9% de los vascos considera que los servicios sanitarios públicos funcionan bien o bastante bien. #salud vía... https://t

  • @mikel_uriguen
    2016.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @cesegab: El 80,9% de los vascos considera que los servicios sanitarios públicos funcionan bien o bastante bien. #salud vía... https://t

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @cesegab: El 80,9% de los vascos considera que los servicios sanitarios públicos funcionan bien o bastante bien. #salud vía... https://t

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    Erizainen kasuan, estatuan 1.000 biztanleko 3,04 daude batez beste; Euskadi, berriz, 4,10 (% 34,9 gehiago) ➡ https://t.co/4t3lp8BKcI

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    Estatuan 1000 biztanleko batez beste 1,78 mediku espezialista daude; Euskadin, ordea, zenbatekoa 2,22koa da (%24,7+)➡https://t.co/zBZWgAIduN

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    Osakidetzak bere aurrekontuaren % 69 langile-gastuetara bideratzen du (1.769,3 milioi euro 2016an) ➡ https://t.co/4t3lp8BKcI

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    Osasun-azpiegitura berrietan eta azken belaunaldiko ekipamendu teknologikoetan egindako inbertsioa: 177,7 milioi € ➡ https://t.co/4t3lp8BKcI

  • @GurutzetakoOsp
    2016.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    Osasuneko inbertsio publikoari dagokionez, Euskadi estatuko lider izan da legegintzaldi osoan (1.572 € pertsonako)➡ https://t.co/oefiOwEWzy

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)