Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak parte hartu du Eusko Jaurlaritzaren eta Petronorren arteko hitzarmenaren balantzea egiteko ekitaldian

2016.eko maiatzak 18

Urkulluk petrolioaren sektoreko enpresek inbertsioetan eta enplegua sendotzen egindako ahalegina nabarmendu du

Iñigo Urkullu lehendakaria, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapia lagun, Eusko Jaurlaritzak eta Petronorrek 2015eko irailean izenpetu zuten lankidetza-hitzarmenaren balantzea egiteko ekitaldian izan da. Lehendakariak petrolioaren sektoreko euskal enpresen ahalegina goraipatu du, zailtasunak-zailtasun, inbertsioak egiten eta enplegua sendotzen jarraitu dutelako.

Lehendakariak EAEko industria berritzeko premia azpimarratu du beste behin, lanpostuak sortzea, bizi-kalitatea bermatzea eta hazkundea indartzea duenez helburu. Horretarako, berrikuntza eta inbertsioak aldarrikatu ditu, industria lehiakorragoa izan dadin, eta inguruneko ekoizpen-ehunaren trakzio-indar. 

Horrenbestez, Urkulluk petrolioaren industriako enpresen jarrera nabarmendu du, ez daudelako garai onenean. «Gaur nabarmendu nahi ditut biziraun eta jarduera-mailari eusten ari diren enpresa horiek, inbertsioak egiten eta enplegua sendotzen jarraitzen baitute; jarrera horrekin, Euskadiren etorkizuna bermatuta dago», ziurtatu du lehendakariak. Eta konpainia horiei gizarte-erantzukizuna eskatu die, politika publikoen eta gizarte-zerbitzuen jasangarritasunari egiten dioten ekarpena dela eta. Izan ere, erakunde publikoek, aitortu duenez, inbertsioaren aldeko konfiantza- eta egonkortasun-baldintzak bermatzeko betebeharra dute.

Muskizko Muñatones Jauregian egin da ekitaldia, Inspire berrikuntza irekiko programaren lehen balantzea eta emaitzak aztertu direna. Programa horretan esku hartu dute Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko eragile zientifiko-teknologikoek eta findegiek enpresa jasangarri izateko aurre egin beharreko bi erronka nagusiak aztertu dituzte: koke-hautsari eusteko sistema hobetzea, kanpoaldean hedatzeko arriskuak erabat ekiditea eta kiratsak inguruan eragin ditzakeen arazoak prebenitzea eta gutxitzea. Hala, hitzarmen honi loturiko programa horren harira saritutako hiru proiektuak aurkeztu dituzte, egileei saria entregatuta. 

Ekitaldian izan dira, halaber, Petronorreko presidente Emiliano López Atxurra eta Findegiko kontseilari delegatu Andreu Puñet, inguruetako alkateez, Gaiker, Ikerlan eta Tecnalia ikerketa-zentroetako eta EHUKO Materialen Fisikaren Zentroko ordezkariez gain.

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Petronor_Info
    2016.eko maiatzak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @gananzia: El lehendakari asiste al acto de balance del convenio entre el Gobierno Vasco y Petronor https://t.co/D6wG7U9J5x

  • @gananzia
    2016.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari asiste al acto de balance del convenio entre el Gobierno Vasco y Petronor https://t.co/D6wG7U9J5x

  • @Petronor_Info
    2016.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El lehendakari asiste al acto de balance del convenio entre el Gobierno Vasco y Petronor​ ➡ https://t.co/ngGnH51PFL https://t

  • @mikeldillo
    2016.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    . @iurkullu eta @arantxa_tapia beti langilekin. https://t.co/BOnMkB0cJH

  • @CarlosGodinMen
    2016.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari asiste al acto de balance del convenio entre el Gobierno Vasco y Petronor​ ➡ https://t.co/zzOva0G4IE

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari asiste al acto de balance del convenio entre el Gobierno Vasco y Petronor​ ➡ https://t.co/ngGnH51PFL https://t.co/f4sm0ySzv0

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariak parte hartu du Eusko Jaurlaritzaren eta Petronorren arteko hitzarmenaren balantzea egiteko ekitaldian➡ https://t.co/6VMDTDyOKQ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)