Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Kontrolerako osoko bilkura (2016/05/20)

2016.eko maiatzak 20

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzako sailburuek erantzuna eman diete legebiltzarkideek Kontrolerako Osoko Bilkuran eginiko galderei eta interpelazioei.

Galdera, Diana Carolina Urrea Herrera EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, indarkeria matxistari erantzuteko Jaurlaritzaren politikei buruz.

Iñigo Urkullu lehendakariak azaldu duenez, ez dira indarkeria matxistaren kasuak areagotu, baina kontzientziazioa handiagoa denez eta ikusarazi egiten direnez, kasu gehiago geratzen dira agerian. Edonola ere, Urkulluk ziurtatu duenez, «emakume bakar batek ere indarkeria mota hori jasateko arriskua dueino», Eusko Jaurlaritzak «indar guztiak» bideratuko ditu hori desagerrarazteko, horretarako «hobetzeko tartea» izango duten hainbat programa eta inbertsio bideratuta. 

Legegintzaldi honetan, besteak beste, Emakundek emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko sail bat sortu du; ikastetxeetan prebentzio-planak jarri dira martxan; komunikabideekin eta publizitate-agentziekin lanean ari gara Begira batzordearen barnean; eta doako laguntza juridikoa emateko 10 milioi eurotik gorako balioa duten zerbitzuak eskaintzen dira. Lehendakariak ohartarazi du arazoaren konponbidea ez dela bakarrik inbertsioen bidetik etorriko. Egiturazko aldaketa bat behar da, hezkuntzan, kulturan eta errespetuan sakonduta.

Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Jaurlaritzak "Hiriko kasuko" fiskalaren akusazioen ondoren duen jarrerari buruz. 

Iñigo Urkullu lehendakariak berretsi du Eusko Jaurlaritzak dagoeneko aitortu duela «huts egin zuela» Hiriko proiektuarekin, baina iruzurrik egon zen ebaztea Justiziari dagokiola. Jaurlaritza auzian pertsonatuta dago, Gasteizko 3. zenbakiko Epaitegia ikertzen ari den kasua behin betiko argitzeko borondatearekin.

Hala, Urkulluk azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzak konpromiso «irmo, erabateko eta iraunkorra» hartu du ustelkeriaren aurka eta prozedura judizialak errespetatzen ditu.

Interpelazioa, Hasier Arraiz Barbadillo EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Estatuaren aldetik abian den estrategia birzentralizatzaileari aurre egiteko neurriei buruz.

Iñigo Urkullu lehendakariaren ustean, oraindik ere garaiz gabiltza «tren gehiago joaten utzi ez» eta Bakegintza eta Bizikidetzarako ponentzian akordioa lortzeko, kontuan hartuta gizarte-aldaketak. Zoru etikoarena da joaten utzi ezin daitekeen tren horietako bat, baita «paralisi- eta immobilismo-egoera» atzean uzteko modua ere.  

Urkullurentzat «garrantzizkoa» da EH Bilduko legebiltzarkide Hasier Arraizek lortutako akordioa, bi urteko espetxe-zigorra eta inhabilitazio berezia ezarri diotena, eta, ondorioz Legebiltzarra utzi beharko duena. Lehendakariak ireki den «garai berria» nabarmendu du eta «positiboa» iruditzen zaio autokritika egitea, banakako espetxe-onurak onartzea eta egindako kalte bidegabea aitortzea.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 20

    Comentario de Twitter:
    [BIDEOA] Gaurko kontrolerako osoko bilkura. Legebiltzarkideek egin dituzten galderen eta interpelazioen erantzunak ➡ https://t.co/0MMyfLYDnh

  • @GlaciarBlue
    2016.eko maiatzak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [VÍDEO] Pleno de Control (20/05/2016). Respuestas a preguntas e interpelaciones de los grupos parlamentarios ➡ https://t.co/9S5

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 20

    Comentario de Twitter:
    [VÍDEO] Pleno de Control (20/05/2016). Respuestas a preguntas e interpelaciones de los grupos parlamentarios ➡ https://t.co/bVuYBwYWry

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)