Berriak

Gasteizko hainbat gaztek, kultura elkartruke batean Txinarekin, Shanghaiko euskal etxea bisitatu dute

2016-05-20

Gasteizko Egibide ikastetxeko hamabost ikasle, hamabi batxilergokoak eta bat erdi mailako ziklokoa Jesus Obreron, eta bi Arriagako erdi mailako ziklokoak, bi irakasleren laguntzarekin, Shanghai hiriko Pinghe Bilingual School-en egon dira kultura elkartruke batetan apirilaren 18tik maiatzaren 1eraino. Egonaldian Shanghaiko euskal etxea bisitatu dute. Bere aldetik, Txinako ikastetxe honetako ikasleak, pasa den ikasturteko otsailean eta uztailean egon ziren bi txanda ezberdinetan, eta orain egonaldia itzuli zaie Txinara txanda bakar batetan. Irakasleak eta ikasleak, Txinako eguneroko bizimodua bizi izateko, bakoitza familia baten egon da bizi izaten.

Elkartruke honetan, Txinako kultura, sukaldaritza, kaligrafia, hizkuntza, artea ezagutu eta bizi izan dituzte. Era berean Sanda University bisitatu dute bertako Filologia Espainiarreko ikasleekin mintza laguntzaile praktikak eginez. Baita ere Shanghaiko Euskal Etxea bisitatzeko parada aproposa izan zuten Lehendakaritzaren eskutik, eta honela euskal enpresa eta euskaldunen egoerari buruz informazioa jaso zuten.

Aspektu guztitan esperientzia aberasgarria izan da: internalizazioa, elkarbizitza, kultura. Harremanak hasi eta sendotu egin dira gehiagotan elkarbizitza hau egin ahal izateko etorkizun batean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)