Berriak Herri Administrazioa eta Justizia

Erkorekak aldebiko berme-sistema bat aldarrikatu du, estatus berria ez betetzea ekiditeko

2016-05-18

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburua Onda Vasca irratian elkarrizketatu dute

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekaren iritzian, estatus berri baten proposamen orok aldebiko berme-sistema bat izan behar du oinarrian, adostutakoa ez betetzea ekiditeko. Erkorekak hautesontzietan erabakiko den hurrengo Espainiako gobernuak erkidegoarekin beste era bateko jarrera izatea eskatu du, gobernu egonkorra osatzeko babes nahikoak biltzeko. Hala baieztatu du gaur Onda Vasca irratiak egin dion elkarrizketan.

Bozeramaileak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza pozik dago autogobernuaren ondorio positiboekin, ongizate-maila «oso handia» eragin duenez. Alabaina, egiaztatuta geratu da aldeetako batek Estatutua «sistematikoki» ez duela betetzen. Are agerikoagoak izan dira ez-betetzeak azken legegintzaldian, «birzentralizazioarekin tematu delako», bereziki azkenaldian, Mariano Rajoy buru den jarduneko gobernua; horren adibide, Eusko Legebiltzarrak eta Eusko Jaurlaritzak onartutako arauen aurka Konstituzio Auzitegian aurkeztutako errekurtso saldoa.

Ondorioz, Jaurlaritzak etorkizuneko autogobernua «blindatzeko» premia azpimarratuko du behar den guztietan. Izan ere, Erkorekaren ustean, estatus berriari buruzko proposamenen oinarrian aldebiko berme-sistema bat jarri behar da martxan, adostutakoa ez betetzea ekiditeko eta eskumen-urraketarik ez dadin gertatu. Mezu hori igorri nahi dio datorren ekainaren 26ko hauteskundeetatik aterako den Espainiako gobernuari. 

Gorte Nagusien osaera berriarekin gehiengoak babestutako proiektu partekatu bat eratu ahal izango den itxaropena du Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak; alegia, erkideagoarekin beste era bateko jarrera lukeen gobernu egonkorra nahi luke agintean. Era berean, PPren agintaldiaren amaierako ekoizpen legegilea berrikusteko akordioak lortzea espero du.

6 iruzkin
  • @PNV_Indautxu
    2016-05-18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [ENTREVISTA] @jerkoreka reclama un sistema bilateral de garantías para impedir que el nuevo estatus sea incumplido ➡ https://t

  • @mikel_uriguen
    2016-05-18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [ELKARRIZKETA] @jerkoreka-k aldebiko berme-sistema bat aldarrikatu du, estatus berria ez betetzea ekiditeko ➡ https://t.co/1xh

  • @ConsejeroD7
    2016-05-18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [ELKARRIZKETA] @jerkoreka-k aldebiko berme-sistema bat aldarrikatu du, estatus berria ez betetzea ekiditeko ➡ https://t.co/1xh

  • @AzalgorriBilbao

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)