Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak babesa emango dio Euskal Herriko Unibertsitateari Unescoren kultura paisaiak eta ondarea Katedra garatzeko (Gobernu Bilera 2016-05-17)

2016.eko maiatzak 17

Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman dio Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean aritzeko hitzarmenari. Hala, Ingurumen eta Lurralde Politika Saila eta unibertsitatea elkarlanean arituko dira paisaiari eta lurraldeari loturiko proiektuetan, prestakuntzan, ikerketan, dibulgazioan eta gizarte-proiekzioan jarduerak sustatuz.

Hala, nazioartean ospea duten ikerlariekin eta inguruneko nahiz atzerriko erakundeekin elkarlanean aritzeko aukera egongo da. Unesco katedrak paisaiari, ondareari eta lurraldeari buruzko ikerketa eta gizarte-proiekzioa sustatzen ditu, interes komuneko esparruetan diharduten erakundeen eta elkarteen arteko truke- eta lankidetza-harremanak bultzatuz, batez ere Unesco katedren munduko sarearen barnean.

Era berean, katedrari loturiko jarduera-esparruari buruzko prestakuntza eta sentsibilizazioa bultzatuko ditu, doktore-tesi, gradu amaierako lan eta master amaierako lanez gain.   EHUko jarduneko irakasle batek, doktoretza eta unibertsitatearekin kontratu-harreman egonkorra izan beharko dituenak, izango du katedraren ardura.

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak eta EHUk egindako ekarpen ez diruzkoek finantzatuko dute katedra, baita aurreikusitako jardueren esparruan lor litezkeen diru-laguntzek, laguntzek eta beste finantza-iturri batzuek ere.

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, hitzarmen honetan aurreikusitakoak gauzatzeko, zenbateko hauek bideratuko ditu 2016, 2017 eta 2018 ekitaldietarako aurrekontuetan: 2016 - 75.000 euro. 2017 - 75.000 euro. 2018 - 75.000 euro. Guztira, gehienez 225.000 euroko finantzaketa emango du Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak.

15 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @OrtzadarSL
    2016.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco apoyará a la @upvehu en el desarrollo de la Cátedra Unesco de paisajes culturales y patrimonio ➡ https://t.co

  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Eusko Jaurlaritzak babesa emango dio @upvehu-ri Unescoren kultura paisaiak eta ondarea Katedra garatzeko ➡ https://t.co/sLotC

  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco apoyará a la @upvehu en el desarrollo de la Cátedra Unesco de paisajes culturales y patrimonio ➡ https://t.c

  • @Aran_Acha
    2016.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco apoyará a la @upvehu en el desarrollo de la Cátedra Unesco de paisajes culturales y patrimonio ➡ https://t.c

  • @Aran_Acha
    2016.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: Irekia - Eusko Jaurlaritzak babesa emango dio Euskal Herriko Unibertsitateari Unescoren kultura... https://t.co/GTu7COwn

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco apoyará a la @upvehu en el desarrollo de la Cátedra Unesco de paisajes culturales y patrimonio ➡ https://t.c

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Eusko Jaurlaritzak babesa emango dio @upvehu-ri Unescoren kultura paisaiak eta ondarea Katedra garatzeko ➡ https://t.co/tYGCPG

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco apoyará a la @upvehu en el desarrollo de la Cátedra Unesco de paisajes culturales y patrimonio ➡ https://t.co

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Eusko Jaurlaritzak babesa emango dio Euskal Herriko Unibertsitateari Unescoren kultura... https://t.co/GTu7COwnvH

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno Vasco apoyará a la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko... https://t.co/3Rb3xxgNg8

  • @josebapdh
    2016.eko maiatzak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco apoyará a la @upvehu en el desarrollo de la Cátedra Unesco de paisajes culturales y patrimonio ➡ https://t.co

  • @GlaciarBlue
    2016.eko maiatzak 17

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco apoyará a la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea en el desarrollo de la... https://t.co/iS9FPwZV0Z

  • @Edu_FdP
    2016.eko maiatzak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco apoyará a la @upvehu en el desarrollo de la Cátedra Unesco de paisajes culturales y patrimonio ➡ https://t.co

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 17

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak babesa emango dio @upvehu-ri Unescoren kultura paisaiak eta ondarea Katedra garatzeko ➡ https://t.co/sLotCR6WkJ

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 17

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco apoyará a la @upvehu en el desarrollo de la Cátedra Unesco de paisajes culturales y patrimonio ➡ https://t.co/DoBshRbtTy

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)