Berriak Osasuna
Eu

Euskadik onartu du pazientearen segurtasunari buruzko dekretua, EAE-ko osasun-zentro guztietan segurtasunaren kultura sustatzeko eta sendotzeko (Gobernu Bilera 2016-05-17)

2016.eko maiatzak 17

Gobernu-kontseiluak gaur onartu du, Osasun Sailak hala proposatuta, EAEko zentro pribatu eta publikoetan osasun-arreta jasotzen duten pazienteen segurtasun-neurriei buruzko dekretua, pazientearen segurtasunaren kultura sustatzeko eta sendotzeko EAEko osasun-zentro guztietan.

Osasuneko sailburu Jon Darpónen esanetan, dekretu berri horri esker, EAEn osasun-arreta jasotzen duten pertsonen segurtasun-bermeen esparrua zehaztu dugu, eta baliagarria izango da pazientearen segurtasuna hobetzeko, Osasun Sailaren eta Osakidetzaren lehentasunetako bat denez. «Gure ustean, segurtasuna funtsezkoa da, arreta-prozesua eraginkorra izango bada; hala, gaur egun, osasun-arretaz ari garela, “segurtasun klinikoa kalitatea da” esan behar dugu», adierazi du.

Horrenbestez, araudi berri horrek osasun-zentroetan eskainitako arretan pazientearen segurtasunerako planak ezartzea agintzen du, eta gorabeherak jakinarazteko sistemak. Tresna horiek aukera emango dute pazienteen segurtasuna hobetzeko Euskadiko erakunde sanitarioetan.

Hala bada, Euskadiko osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimendu pribatu eta publiko bakoitzak pazientearen segurtasunerako plan bat izan beharko du, eta plan hori ezagutu beharko dute erakunde horietako bakoitzean lan egiten duten langile guztiek.

Osasun-arretako segurtasun-planak dekretuak agindutako edukiak jasoko ditu. Elementu hauek izango ditu, besteak beste: segurtasun-arloko ekintzen urteko programa, atentzio sanitarioko arlo guztietara iristen diren segurtasun-protokoloak, komunikazio- eta prestakuntza-planak eta ebaluazio-sistemak.

Segurtasuneko gorabeherak jakinarazteko sistema berriari dagokionez, dekretua Osakidetzako zerbitzu-erakunde guztietan martxan jartzea agintzen du, baita barneratze-araubidea duten zentro pribatuetan ere, horietan kirurgia handi anbulatorioa egiten denean.

Sistema hori martxan jarrita, aukera egongo da jakinarazpenetan bildutako informazioaren analisia egiteak eragindako ikaskuntza eta etengabeko ikaskuntza sustatzeko, eta, horrela, antzeko ezaugarriak dituzten segurtasun-gertaerei aurrea hartu ahal izateko. Azken batean, segurtasuneko gorabeherak jakinarazteko sistema berriaren xedea osasun-laguntzaren alorreko segurtasuna hobetzea da, jasotako gertaeretatik lortutako informazioa aztertu ondoren. Horrenbestez, zentroko profesionalek nahiz erabiltzaileek sistema hori erabili ahal izango dute arretako segurtasunari buruzko kalte gabeko gorabeherak jakinarazteko. Jakinarazitako informazioa konfidentziala izango da eta analisirako eta ikaskuntzarako baizik ezingo da erabili. Jakinarazpenak modu anonimoan egin ahal izango dira, eta jakinarazitako gorabeherarekin zerikusia izan dezaketen pertsonen datuak ez dira adieraziko.

Era berean, pazientearen segurtasun-batzordea martxan jartzea eta segurtasuneko eredu figura sortzea agintzen du araudia berriak. Osasun-zentroek, beraz, segurtasuneko batzordeak izango dituzte, eta horiek arduratuko dira segurtasunaren kultura bultzatzeko, ezartzeko eta iraunarazteko behar diren lanabesak eta egin beharreko jarduera guztiak garatzeko, funtzionarazteko eta ikuskatzeko.

Segurtasuneko plana onartzeko eta Segurtasuneko gorabeherak jakinarazteko sistema martxan jartzeko epea 18 hilabetekoa izango da osasun-zentro eta -zerbitzu publiko nahiz pribatuentzat, barneratze-araubidea badute eta kirurgia handi anbulatorioa egiten badute, eta 12 hilabetekoa, berriz, gainerakoentzako. Epe hori garapen-agindua indarrean jartzen denean hasiko da. Hori guztia Agindu honetan zehazturik dagoen moduan.

Bestalde, segurtasun-batzordeak 12 hilabeteko epean eratuko dira, Dekretua indarrean jarri eta hurrengo egunean hasita.

Euskadik eskarmentu handia du pazientearen segurtasunaren eta kalitatearen kudeaketan; horren isla, Osasun Sailak hartutako konpromisoa, eta gauzatu duen 2013-2016 aldirako Pazientearen Segurtasunerako Estrategia, aukera ematen duena sarean eta koordinazio-maila handiagoarekin lan egiteko, jardunbide egokiak partekatzeko eta proiektuak garatzeko, betiere Osakidetzako erakunde guztietan segurtasun-maila gorena lortzea xede dela.

«Orain, Dekretua onartuta, Euskadiko osasun-zentro guztietan eskainitako osasun-arretan segurtasun-maila gorena bermatzeko konpromisoa betetzeko beste urrats bat eman dugu; pazientearen segurtasuna denon helburua da» nabarmendu du Osasuneko sailburu Jon Darpónek.

31 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @syuste76
    2016.eko maiatzak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Nuevo decreto sobre medidas de seguridad de pacientes que reciban asistencia sanitaria en los centros Euskadi ➡ https://t.…

  • @inmaizcoa
    2016.eko maiatzak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: EAEko zentro pribatu eta publikoetan osasun-arreta jasotzen duten pazienteen segurtasun-neurriei buruzko dekretua ➡ htt…

  • @lucia_garate
    2016.eko maiatzak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Nuevo decreto sobre medidas de seguridad de pacientes que reciban asistencia sanitaria en los centros Euskadi ➡ https:/…

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko maiatzak 17

    Comentario de Twitter:
    EAEko zentro pribatu eta publikoetan osasun-arreta jasotzen duten pazienteen segurtasun-neurriei buruzko dekretua ➡ https://t.co/8cmo5zRr0w

  • @mikeldue
    2016.eko maiatzak 17

    Comentario de Twitter:
    Decreto de seguridad del paciente:promover y consolidar cultura de seguridad en centros sanitarios vascos #segpac https://t.co/iJK3Utu4OK

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko maiatzak 17

    Comentario de Twitter:
    Nuevo decreto sobre medidas de seguridad de pacientes que reciban asistencia sanitaria en los centros Euskadi ➡ https://t.co/hHapJL4aZx

Komunikabideek behera kargatzeko