Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

50.000 euroko diru-laguntza Araberri Basket Kirol-elkarteari (Gobernu Bilera 2016-05-17)

2016.eko maiatzak 17

Gobernu kontseiluak gaurko bileran onartu du, Gasteizko Araberri Basket Kirol-elkarteari 50.000 euroko diru-laguntza ematea. Kirol-elkartearen ohiko jarduerak finantzatzera bideratutako diru-laguntza izango da.

Araberri Basket elkarteak bere helburuen artean du, saskibaloia jokatzea eta kirol-modalitate hori sustatzea, eta bereziki ezgaitasunen bat duten pertsonen kirola bultzatzen du. Era berean, kirol-elkarte hau emakumeen kirola sustatzeaz ere arduratzen da, eta “kirol eskailera” deritzon proiektua dauka abian: oinarrizko kirolean hasi eta Zilarrezko LEB Ligan jokatzen duen talderaino iristen den formazio-prozesua (datorren denboraldian Urrezko LEB Ligan jokatuko du).

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2016.eko maiatzak 17

    En el primer párrafo, totalmente de acuerdo, incluso el GV tenia que destinar mas recursos cuando cualquier entidad deportiva de Euskadi obtiene el ascenso a la máxima categoria de la disciplina en cuestión, que garantice la competitividad en la nueva categoría.

    En el segundo párrafo, ya podemos discrepar un poco, se mezcla el de la promoción del Deporte Adaptado, la promoción del Deporte Femenino y el buen trabajo de la propia entidad Araberri. Creo que estaria bien informarse antes de hacer públicas estas líneas, hechos como este pueden desinformar al posible lector. Sin acritud, por comentar.

    Julio A. ROCA

Komunikabideek behera kargatzeko