Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

400.000 euro dantza sustatzeko (Gobernu Bilera 2016-05-17)

2016.eko maiatzak 17

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuaren proposamenez, 2016 urtean dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko deialdia egiten duen Agindua onartu du.

Deialdi honek 400.000 euroko diru kopurua du, eta ondorengo modalitateetako jarduerak diruz laguntzera dago zuzendua: koreografia sorkuntza; dantza konpainiak sendotzea; dantza-lanen ekoizpena; eta  dantza profesionalentzako etengabeko prestakuntza eta laguntza.

Deialdi honen bitartez, Euskadin diharduten koreografoen eta dantza-konpainien sorkuntza-lana sustatu eta sektore honen profesionalizazioa bultzatu nahi ditu Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak. Horretarako, laguntza ematen zaie Euskal Autonomia Erkidegoko eta kanpoko zirkuitu eszenikoetan dantzarako aukerak pixkanaka areagotuko dituzten zabalkunde-ekimenei.

2015ean, iazko deialdian, orotara 32 dantza-proiektu lagundu ziren diruz: koreografia-sorkuntza modalitateko 9 proiektu; dantza-konpainiak sendotzeko 3 proiektu; beste 13 dantza-lanen ekoizpenerako; eta azkenik,  dantza profesionalentzako etengabeko prestakuntzarako 7 proiektu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko