Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Unibasq – Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziarekin kontratu-programa (Gobernu Bilera 2016-05-17)

2016.eko maiatzak 17

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Unibasq – Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziarekin 2016-2019 urteetarako kontratu-programa izenpetzea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren eta aipaturiko agentziaren artean.

2016-2019 urteetarako Unibasq agentziaren kontratu-programaren finantziazioak  5.131.411 euroko diru-kopurua du, lau urteko epealdian honela banaturik: 

2016

2017

2018

2019

GUZTIRA

1.229.411 €

1.275.000 €

1.297.000 €

1.330.000 €

5.131.411 €

Kontratu-programa ezarritako helburuak betetzeari loturiko finantziazio formula bat da, eta bere baitan hartzen ditu epealdi guztiko oinarrizko aurreikuspen ekonomiko eta finantzarioak, urte anitzetan zehaztuak. Bai 13/2012 legeak, Unibasq – Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziarenak, eta baita 204/2013 Dekretuak ere, agentzia horren Estatutuak onartzen dituenak, euren testuetan jasotzen dute, hainbat urtetarako kontratu-programa baten bidez ezarriko direla agentziari bere eginkizunak betetzeko behar dituen baliabideak.

Era berean, ENQA – Goi Mailako Irakaskuntzan Kalitatea Bermatzeko Europar Elkarteak ere, Unibasq agentzia elkarte horretara eskubide osoko kide gisa sartu zenean, kontratu-programa abian jartzea gomendatu zion, finantziaziorako formula gisa.

Zer da Unibasq?

Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren xedea da euskal unibertsitate sistemaren eremuan kalitatea ebaluatu, egiaztatu eta ziurtatzea, nazioarteko eta Europako eremua kontuan izanda. Haren helburuen artean daude honako hauek ere: euskal unibertsitate-sistemaren kalitatea hobetzen laguntzea, irakaskuntzaren edo ikaskuntzaren, ikerketaren eta kudeaketaren arloetan; eta administrazio publikoei eta unibertsitateei informazioa eta irizpideak ematea erabakiak hartzeko euren prozesuetarako.

Unibasq, 2014ko irailetik, eskubide osoko kide da ENQAn (European Network for Quality Assurance in Higher Education – Goi-mailako Irakaskuntzan Kalitatea Bermatzeko Europar Elkartea). Honi esker, euskal unibertsitateetako titulazio berriak ez dituzte dagoeneko Euskaditik kanpoko erakundeek ebaluatu beharrik izango. Euskal agentziak legezko ahalmena du Euskadin emandako titulu ofizialak egiaztatu eta aldatzeko, bertako unibertsitate-sistemaren bereizgarritasunei erreparatuta. Era berean, euskal agentziak, Europako gainerako bazkideen baldintza berberetan parte hartzen du unibertsitateetako irakaskuntzaren kalitateari buruzko estandarrak eta gidalerroak ezartzerakoan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko