Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

420.000 euro bizialdi osoko ikaskuntzari lotutako jarduerak burutzeko (Gobernu Bilera 2016-05-17)

2016.eko maiatzak 17

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, bizialdi osoko ikaskuntzari lotutako jarduerak burutzeko diru-laguntzatarako deialdia egiten duen Agindua. Deialdi honek 420.000 euroko diru-kopurua du.

Deialdiak, diruz-lagundu ahal izango diren bizialdi osoko ikaskuntzako hiru motatako jarduerak zehazten ditu:

.-Prestakuntza-jarduera espezifikoak, pertsona-talde jakin baten prestakuntza-beharrei erantzuteko diseinatu eta planifikatutakoak (200.000 €).

.-Ikaskuntzako bitartekaritza-zerbitzuak (120.000 €).

.-Prestakuntzako edo hezkuntzako metodologia berrien esperimentazioari buruzko proiektuak; ezagutzaren belaunaldi arteko transferentziari buruzkoak, prestakuntza hurbiltzeko eta ikastea sustatzeko trabak baztertzeari buruzkoak, edota bizialdi osoko ikaskuntzarekin lotutako beste edozein (100.000 €).

Onartuak gertatzen diren proiektuek, eta ondorioz deialdi honen bidezko finantziazioa eskuratzen dutenek, 2016an zehar hasi beharko dute, eta datorren urteko ekainaren amaiera bitartean garatu ahal izango dira. Diru-laguntza hauen onuradun izan daitezke: udalak, tokiko edo eskualdeko garapen agentziak, euren helburu sozialen artean formazioa duten udal-elkargoak, Euskadin egoitza duten unibertsitateak, bizialdi osoko ikaskuntzaren arloan jarduerak burutzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteak, Lanbide Heziketako irakaskuntzak eskaintzen dituzten ikastetxe pribatuak, eta euren helburuen artean formazioa duten merkataritza-elkarteak edo ekonomia sozialeko elkarteak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko