Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Milioi bat Ulibarri hizkuntza-normalkuntzarako programarako (Gobernu Bilera 2016-05-17)

2016-05-17

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuaren proposamenez, onartu du 2016-2017ko ikasturterako gehienezko diru-laguntzak zehazten dituen Agindua, hizkuntza-normalkuntzarako Ulibarri Programan parte hartzen duten edo hartu nahi duten ikastetxeei zuzendutakoak. Halaber, Programan sartzeko edo jarraitzeko baldintzak zehaztu eta dedikazio-orduak finkatzen dira.

Agindu honek ondorengo diru-laguntzak onartzen ditu: 50.000 euro ikastetxe gehiago sartzeko eta 950.000 euro parte hartzen duten ikastetxeek jarraitzeko.

Hezkuntza-Administrazioak, ikastetxeek eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publiko edo itunpekoetako hizkuntz normalkuntzarako proiektuen garapenean parte hartzen duen beste edozein erakundek batera egindako jardueraren bidez osatuko dute Ulibarri Programa.

Ulibarri Programako ikastetxeetako hizkuntz normalkuntzarako proiektuek euskararen erabilpena sustatzea dute helburu nagusia. 2015-2016 ikasturte honetan, Euskadiko 399 ikastetxek hartzen dute parte Ullibarri programan: 231 ikastetxe publiko eta 168 itunpeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko