Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Bikain ziurtagiria eskuratzeko ebaluazioak (Gobernu Bilera 2016-05-17)

2016.eko maiatzak 17

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez gaurko bileran onartu du, Bikain – Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren ebaluazio prozesua arautu eta 2016an kanpo-ebaluazio zerbitzu hori jaso nahi duten erakundeei izena emateko dei egiten dien agindua. Ebaluazio-zerbitzu hau eskatu ahal izango dute entitate publiko eta pribatuek, negozio-unitateek eta entitate handietako lan-zentroek, baldin eta beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badute.

Bikain Kanpo-ebaluazioak erakunde batean euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa neurtzera daude zuzenduak. Bertan parte hartzen duten erakundeek dagokien ebaluazio-txostena jasotzen dute, beren indar-.gune nahiz zer hobetuen berri zehatza ematen diena, lortutako puntuazioa eta horren araberako ziurtagiriarekin batera. Lorturiko puntuazioaren arabera, Bikain ziurtagiriak hiru maila hartzen ditu bere baitan: oinarrizkoa (200 puntu gutxienez); tarteko maila edo zilarrezkoa (400 puntu gutxienez) eta goi maila edo urrezkoa  (700 puntu gutxienez).

Kanpo-ebaluazioan zehar, honako alor hauek ebaluatzen dira: erakundearen komunikazioa eta irudi korporatiboa, kanpo harremanak, barne harremanak eta hizkuntza-kudeaketa.

Azken zortzi urte hauetako ibilbidean, ziurtagiria sortu eta abian jarri zenetik, 261 enpresa eta erakundek eskuratu dute Bikain Ziurtagiria. Horietan lanean ari diren langileak berriz, 28.400 inguru dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko