Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

40 milioi eurorekin sustatuko da etxebizitzen errendamendua eta birgaikuntza (Gobernu Bilera 2016-05-17)

2016.eko maiatzak 17

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 40,57 milioi euroko laguntzak onartu ditu gaur martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoaren, esparruan hainbat jarduketa finantzatzeko. Aurtengo kontu-saila % 16 handiagoa da 2015ekoa baino, orduan 30,08 milioi bideratu zirenez.

Jaurlaritzak gaur onartu dituen neurriak errentamenduari, etxebizitzak birgaitzeari eta 2016an formalizatutako maileguen interes-puntuak subsidiatzeari buruzkoak dira.

Laguntza horietan lehena, errentamendua sustatzekoa, 9,46 milioi eurorekin hornitu da, alokairuko etxebizitzak eta bizitoki-zuzkidurak sustatzen dituzten sustatzaile pribatuen eta publikoen diru-laguntzak estaltzeko. 2016an, alokairuko 600 etxebizitza eta zuzkidura-bizitoki sustatuko dira, modalitate horri dagokionez.

Bigarren lerroa, 16,06 milioi eurokoa (2015ean baino 1,4 milioi euro gehiago), Birgaikuntzarako Renove Planean sartutako 16.000 etxebizitzak birgaitzeko lanak finantzatzera bideratuko da.

Lerro honetako gehieneko laguntza 15.000 eurokoa da, etxebizitza bakoitzeko.  2015ean, 12.510 etxebizitza birgaitu ziren, guztira, 14,6 milioi euroko kostuarekin.

Renove Planaren helburuak honakoak dira: etxebizitzen eta eraikinen eraginkortasun energetikoa areagotzea; irisgarritasun-baldintza hobetzea; eraikinen eta etxebizitzen mantentze-lanak eta kontserbazioa sustatzea; gizarte-kohesioa sendotzea; eta enplegu-sorrera sustatzea. Zehazki, gaur onartutako kontu-sailak jarduera hauek estaliko ditu: 

  1. Eraikina egitura eta eraikuntza aldetik egokitzea eta etxebizitzen eta merkataritza-lokalen bizigarritasun-baldintzak egokitzea.
  2. Etxebizitzak eta sarbideak ezgaitasun fisikoak dituzten pertsonentzako indarrean den araudira egokitzea.
  3. Inguratzaile termikoan esku hartzea, energia aurrezteko.
  4. Eraikuntzaren eta etxebizitzen akabera orokorra eraikuntza onaren irizpideetara egokitzea.

Birgaikuntzarako laguntzen hartzaile izan daitezke etxejabeak eta jabekideen erkidegoak, eta laguntza horiek, nagusiki, fatxadak eta estalkiak konpontzeko, igogailuak eta eraikinaren egiturazko elementuak instalatzeko, etxebizitzen bizigarritasuna hobetzeko, eraikinen eta etxebizitzen irisgarritasuna areagotzeko, eta, eraginkortasun energetikoa hobetzea xede, eraikinaren inguratzaile termikoan esku-hartzeak bultzatzeko.

Azkenik, etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko jarduera babesgarrien gainean formalizatutako maileguen interes-puntuak subsidiatzeko laguntzen atala onartu du Gobernu Kontseiluak.

Laguntza-lerro horrek estaliko ditu alokairua sustatzeagatiko maileguen interes-puntuen subsidiazioari loturiko kostuak; horretarako, 14.88 euroko aurrekontu-saila erreserbatu da, aurreko urtean baino 7,3 milioi euro gehiago. Maileguei atxikitako subsidioengatiko kostuak estaliko dira horretara bideratutako zenbatekoarekin (erosketa, sustapen eta birgaitzera zuzendutakoek ez dute subsidiorik).

2016 urteari begira, eta bideratutako baliabideak kontuan hartuta, 2015 urteko subsidioen kontsignazioa bikoiztu baino gehiago egin da, erakunde publikoek sustatutako alokairuko etxebizitza babestuei eta zuzkidura-bizitokiei dagokienez.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JGorbena
    2016.eko maiatzak 17

    Comentario de Twitter:
    40 millones de euros para fomentar el arrendamiento y la rehabilitación de viviendas (Gobierno Vasco). https://t.co/ha4szVBBL6

  • @GlaciarBlue
    2016.eko maiatzak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 40 millones de euros para fomentar el arrendamiento y la rehabilitación de viviendas ➡ https://t.co/7zN57JlDaN

Komunikabideek behera kargatzeko