Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

4.348 pertsonek gainditu dituzte Eusko Jaurlaritzako deialdiaren Enplegu Publikorako Eskaintzari (EPE) dagozkion azterketak

2010.eko irailak 27

Asteburu honetan kasik 16.000 hautagaiek bete zituzten 419 plazak eskuratzeko probak

4.348 pertsonek gainditu dituzte Eusko Jaurlaritzaren deialdiaren xedeko Enplegu Publikorako Eskaintzaren (EPE) azterketak, Administrari, Administrari Laguntzaile eta Mendeko Langile kidegoetarako asteburu honetan izandakoak. Azkenean, azterketan parte hartu zutenak 15.948 hautagai izan dira. Horiek horrela, behin-behinean azterketak gainditu dituzten artean eta kidegoaren arabera plazaren bat eskuratzeko aukera dutenakhonenbeste dira: 795 hautagai Administrari Kidegoko 53 plazetarako, 1.539 Menpeko Langile Kidegoko 163 plazetarako; eta 2.014 hautagai Administrari Laguntzaile Kidegoko 203 plazetarako.  

Ostiralean lehenengo proba izan zen, administrari laguntzaile plazaren bat eskuratzeko egin beharrekoa, hain zuzen. Bertara 6.634 hautagai joan ziren. Larunbat goizean menpeko langile lanpostuak eskuratzeko azterketan 6.130 hautagaiek hartu zuten parte eta, arratsaldez, Administrari Kidegoari dagokionean, 3.184 hautagaiek. Azterketak Eusko Jaurlaritzak maiatzean eginiko deialdi dagozkionak dira. Deialdi hori aurrena izan da kasik azken hamar urteotan.

Probak gainditzen dituzten 4.348 hautagaiek hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketa egin dezakete (azaroan izatea espero da) eta, halaber, aukera izango dute deialdiaren oinarrian jasotako merituak baloratu daitezen dagozkien egiaztagiriak aurkezteko.

Proba bakoitza bukatu bezain laster zuzendu eta emaitzak dagoeneko IVAPen web orrian  (www.ivap.euskadi.net/ope) argitaratuta daude.

Eskaintza dagokie lehendik ere sortuta zeuden 419 plazei

Eskaintza egin da lehendik sortuta zeudelarik gaur arte jaberik ez duten plazei.Plaza horiek bitarteko langileak betetzen ari dira.  Honek esan nahi du plaza berririk ez dela sortu eta dagoeneko sortuta zeudenak beteko direla.  Azken hamar urtetan plantilla bere hartan utzi da.

Horregatik Administrazioa saiatu da ekimen horren bitartez eta datozen urteetarako hitzartu diren beste batzuk erabiliz, plantillaren osaera arautzea eta bitartekoen ehunekoa murriztea 2012. urterako ezarritako %8a lortu arte.

EPE bat, azken batean, Administrazioaren giza baliabideak arrazionalizatu eta berrantolatzeko tresna bat da: aukera ematen du plantilla gaztetzeko eta geroz eta Funtzio Publiko eraginkorragoa eta prestuagoa izateko.

Aldi berean EPEak baliagarriak dira bitarteko langileen behin-behineko egoera arintzeko eta plantilla egonkorragoa lortzeko. Horrek aukera emango du herritarrei zerbitzu hobe emateko. Gainera, deialdi honen bitartez betetzen da plantilla egonkorragoa izan dadin eta bitartekotasun maila murrizteko helburuz Negoziazio Mahai Orokorrean lortutako konpromisoetako bat.

 

Azterketak gainditu dituzten hautagaiak guztira:

4.348

 

Kidego bakoitzean azterketa gainditu dituzten hautagaien kopuruak:

2.014 Administrari Laguntzaile Kidegoan

795 Administrari Kidegoan

1.539 Menpeko Langile Kidegoan

 

Aurkeztu diren hautagaien kopuruak kidegoaren arabera zehaztuta:

6.634 Administrari Laguntzaile kidegoan

3.184 Administrari Kidegoan

6.130 Menpeko Langile Kidegoan

 

Kidego bakoitzean onartu diren eskabideen kopuruak:

13.693 Administrari Laguntzaile kidegoan

 7.119 Administrari Kidegoan

12.815 Menpeko Langile Kidegoan 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko