Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak ETSri agindu dio Herrera auzoko geltokiaren eta Trintxerperen arteko oinezkoentzako eta bizikletentzako bidea (Gobernu Bilera 2016-05-17)

2016.eko maiatzak 17

Gobernu-kontseiluak Euskal Trenbide Sareari agindu dio Herrerako geltokiaren eta Trintxerperen arteko oinezkoentzako eta bizikletentzako bidea eraikitzea. Obra horiek egiteko hitzarmena izenpetu zuten pasa den ostegunean Ana Oregi sailburuak eta Pasaiako Portuko Agintaritzako presidente Ricardo Peñak.

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak eta Pasaiako Portuko Agintaritzak sinatutako elkarlanerako hitzarmenak mesede egingo dio portuaren eta hiriaren arteko harremanari eta hiri-biziberritzeari. Horretarako, geltokitik Pasaiako Trintxerpe barrutira arteko lotunea eraikiko da oinezkoentzat eta bizikletentzat. Hala, Donostiako Herrera auzoko geltokiak erabiltzaile gehiago izango ditu, eta horiek geltokirako sarbidea hobea izango dute, garraio publikoaren jasangarritasuna hobetuz.

Euskal Trenbide Sareak beregain hartuko du ETSren Herrerako geltokiaren eta Trintxerperen arteko oinezkoentzako eta bizikletentzako lotunearen obren lizitazioa, betearazpena eta gidaritza. Obra-eremuaren zati bat Pasaiako Portuko Agintaritzaren jabetzako jabari publikoko eta ondare-eremuetan dago.

Pasaiako Portuko Agintaritzaren eraikuntza-proiektuaren arabera egingo dira lanok, hitzarmenean ezarritako baldintzak betez, eta laneko segurtasun- eta osasun-maila egokiari eusteko prebentzio-lanen segimenduarekin.

Obren kostua, obrak beraiek eta beharrezkoak diren laguntza teknikoak kontuan hartuta, BOST MILIOI ETA BOSTEHUN MILA (5.500.000) EUROKOA izango da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)