Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak babesa emango dio Euskal Herriko Unibertsitateari Unescoren Kultura paisaiak eta Ondarea katedra garatzeko

2016.eko maiatzak 17

Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman dio Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean aritzeko hitzarmenari. Hala, Ingurumen eta Lurralde Politika Saila eta unibertsitatea elkarlanean arituko dira paisaiari eta lurraldeari loturiko proiektuetan, prestakuntzan, ikerketan, dibulgazioan eta gizarte-proiekzioan jarduerak sustatuz.

 

Hala, nazioartean ospea duten ikerlariekin eta inguruneko nahiz atzerriko erakundeekin elkarlanean aritzeko aukera egongo da. Unesco katedrak paisaiari, ondareari eta lurraldeari buruzko ikerketa eta gizarte-proiekzioa sustatzen ditu, interes komuneko esparruetan diharduten erakundeen eta elkarteen arteko truke- eta lankidetza-harremanak bultzatuz, batez ere Unesco katedren munduko sarearen barnean.

 

Era berean, katedrari loturiko jarduera-esparruari buruzko prestakuntza eta sentsibilizazioa bultzatuko ditu, doktore-tesi, gradu amaierako lan eta master amaierako lanez gain.   EHUko jarduneko irakasle batek, doktoretza eta unibertsitatearekin kontratu-harreman egonkorra izan beharko dituenak, izango du katedraren ardura.

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak eta EHUk egindako ekarpen ez diruzkoek finantzatuko dute katedra, baita aurreikusitako jardueren esparruan lor litezkeen diru-laguntzek, laguntzek eta beste finantza-iturri batzuek ere.

 

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, hitzarmen honetan aurreikusitakoak gauzatzeko, zenbateko hauek bideratuko ditu 2016, 2017 eta 2018 ekitaldietarako aurrekontuetan: 2016 - 75.000 euro. 2017 - 75.000 euro. 2018 - 75.000 euro. Guztira, gehienez 225.000 euroko finantzaketa emango du Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)