Berriak
Eu

Emakumeak eta goi mailako kirolari buruzko jardunaldiak ospatu dira Emakunden

2010.eko irailak 28

Urgellen ustez, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna "konpromiso etikoa eta gizalegezkoa" da

Jardunaldiaren xedea kirolean emakumeen eta gizonen artean dagoen berdintasun-mailari buruz hausnartzea eta funtsean, egoera hobe dezaketen esku-hartze estrategia posibleei buruz eztabaidatzea da.

Emakunde "Emakumeak eta goi-mailako kirola" mintegia egiten ari da. Jardunaldi horren helburua goi-mailako kirolean diharduten emakumeen egungo egoera ezagutzea da.

María Silvestre Emakunderen zuzendariak eta Blanca Urgell Kultura sailburuak eman diote hasiera mintegiari eta jardunaldiaren xedea kirolean emakumeen eta gizonen artean dagoen berdintasun-mailari buruz hausnartzea eta funtsean, egoera hobe dezaketen esku-hartze estrategia posibleei buruz eztabaidatzea da.

Kultura Sailak bere berdintasun unitatearen bidez Emakume eta gizonen arteko Berdintasunerako 2005eko Legeko xedapenak bete daitezen lan egiten du, baita sexuaren ondoriozko edozein diskriminazio ekiditeko beharrezkoak diren neurriak garatzeko eta emakumeek eta gizonek Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen diren jarduera guztietan berdintasunez parte hartu eta sarbide bera izan ahal izateko ere.

Sailburuaren hitzetan, "botere publikoen betebeharra da, baina nagusiki, benetako berdintasunaren aldeko konpromiso etikoa eta gizalegezkoa izan behar du". Kirolaren esparruari dagokionez, Legearen helburua "gizonek eta emakumeek kirol modalitate guztietan tratu eta aukera berberak izatea bermatzea da eta horien parte-hartzea sustatzera bultzatzen du, baita nagusiki emakumeek egiten dituzten kirol modalitateetara bideratutako diru-laguntza publikoak areagotzea ere", gehitu du.

Mintegian "Euskal Autonomia Erkidegoan goi-mailako kirolarien egoera"ri buruzko azterlana aurkeztu da. Txostena Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak finantzatu du eta Euskadi Kirola Fundazioak egin du. María Silvestre Emandunderen zuzendariak esan duenaren arabera, azterlan honen xedea kirolaren arloan "emakumeen ibilbidearen profesionalizazioari buruz hausnartu eta eztabaidatzea" da. Horrez gain, "goi-mailako kirolaren arloko profesionalizazioa gizonen eta emakumeen kasuan baldintza beretan egiten den jakiteko" helburua ere dauka. Horren harira, Emakunderen zuzendariak esan du hasierako diagnostiko bat egin dela eta horren arabera, gailentzekoa da "emakumeen presentziarekin eta kirolean emakumeen aintzatespenarekin lotuta aurrerapausoak lortu diren arren, kirol jardueran oraindik gizon eta emakumeen artean desoreka handia dagoela". Emakume gazteek kirola gehiago uzten dutela "profesionalizatzeko itxaropen faltagatik" azaldu du zuzendariak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • María Silvestre, Emakundeko zuzendaria; Blanca Urgell, Kultura Sailburua