Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Larunbatean, Donostialdeko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAG) berrikusteko topaketa parte-hartzailea egingo da.

2016.eko maiatzak 16

•          Eusko Jaurlaritzak 16 tailer antolatu ditu, hainbat eremu funtzionaletan.

•          Herritarrek hartuko dute parte LAGen berrikuspenean eta ekarpen horiek jasoko dira EAEko estrategian.

VG 16 05 16

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak abian jarri du Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAG) berrikusteko prozesua. Horretarako, EAEko eskualdeetako arlo funtzional bakoitzeko tailer bana antolatu du. Larunbatean, hilak 21, Donostiako Amarako Kultur Etxean egingo da tailer hori. Bertan, teknikariek, herritarrek eta tokiko eragileek EAEko estrategia zehazteko ideiak proposatuko dituzte etorkizuneko erabilerei, kontserbazioari eta garapenari buruz.

 

«1997az geroztik, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen bitartez, Euskadik ordena orekatua sustatu du hiri-eremuaren eta landa-eremuaren, jarduera ekonomikoen, azpiegituren edota naturaguneen artean. Orain, Eusko Jaurlaritzak LAGak berrikusteko prozesua jarri du abian, egungo beharretara egokitzeko xedez. Hala, herritarrek parte hartzea nahi du, horien ekarpenak biltzeko», azaldu du Lurralde Politikako sailburuorde Izaskun Iriartek. Era horretan, herritar eta eragile parte-hartzaile guztiek partekatuko duten lurralde-estrategia ezarri ahal izango da.

 

Iriarteren arabera, «tailerretan hainbat gai landuko dira, tartean, paisaia, ingurune fisikoa eta azpiegitura berdea, landa-eremua, hiri-eremua, mugikortasun jasangarria, ura, energia eta gobernantza. Aukera paregabea izango da gure inguruneari loturiko gai horiei buruz hitz egiteko. Izan ere, biziko garen herrialdearen etorkizuna marraztuko dugu, kontserbatzeko, hobetzeko, erabiltzeko eta gozatzeko moduak irudikatuta».   

 

Topaketak

Tailer parte-hartzaileak egingo dira, halaber, Beasain-Zumarragan, Guardian, Gernika-Markinan, Mungian, Arrasate-Bergaran, Laudio-Amurrion, Zarautz-Azpeitian, Tolosan, Igorren, Gasteizen eta Bilbon. Prozesu parte-hartzailearen koordinazio teknikoa eta garapena Paisaje Transversal eta Inguru enpresen esku egongo da.

 

Tailer presentzialetara bertaratu ezin daitezkeenek Irekia webgunean parte hartu ahal izango dute. Gunean argitaratu da LAGak berrikusteko oinarrizko dokumentua (dokumentu exekutiboa), testuari ekarpenak egiteko. Gainera, gai bakoitzean hasitako eztabaidetan eta inkestetan online parte hartzeko aukera dago.  http://www.irekia.euskadi.eus/eu/debates/1056?stage=discussion

 

Sare sozialetan ere parte hartu ahal izango da; Twitter-en, #DOT_Euskadi traola, eta Facebook-en, Lurraldea profilean.

 

LAGak berrikusteko prozesuak 3 urte inguru iraungo ditu. Informazio eta aurrerapen guztiak webgunean eguneratuko dira: http://www.euskadi.eus/lag-berrikuspena

 

Data

AREA

Ordutegia

Lekua

Karrika

Herria

16/05/2016

Balmaseda-Zalla

18.00-20.30

Kultur Etxea

Euskadi enparantza, 9

Zalla

21/05/2016

Donostia

10:30-13:30

Amarako Kultur Etxea

AnoetaIbilbidea 7

Donostia

25/05/2016

Beasain-Zumarraga

18.00-20.30

Igartza

Oriamendi Kalea, 41

Beasain

30/05/2016

Durango

18.00-20.30

Landako Elkartegia

Landako Etorb, 6

Durango

01/06/2016

Eibar

18.00-20.30

Portalea

Bista-Eder, 10

Eibar

06/06/2016

Laguardia

18.00-20.30

Samaniego Jauregia

San Juan enparantza

Laguardia

08/06/2016

Gernika-Markina

18.00-20.30

Uhagon Kulturgunea

Xemein etorbidea, 10

Markina-Xemein

11/06/2016

Araba /Erdialdea

10:30-13:30

Europa Jauregia

Gasteiz Ibilb, 85

Gasteiz

13/06/2016

Mungia

18.00-20.30

Alkartasuna Aretoa (Udal)

Trobika, 1

Mungia

14/06/2016

Arrasate-Bergara

18.00-20.30

Kulturate

Azoka kalea, 1

Arrasate

15/06/2016

Llodio-Amurrio

18.00-20.30

Edf Catequesis

Araba, 10 (Orietxe)

 

Amurrio

20/06/2016

Zarautz-Azpeitia

18.00-20.30

Sanz Enea Kultur Etxea

Nafarroa, 22

Zarautz

22/06/2016

Gernika-Markina

18.00-20.30

Astra

Goikoibarra 1

Gernika-Lumo

27/06/2016

Tolosa

18.00-20.30

Topagune (Kultur Etxea)

Triangelu Enparantza, 1

Tolosa

28/06/2016

Igorre

18.00-20.30

Kultur Etxea

Elexalde, 8

Igorre

04 06 2016

Bilbao Metropolitano

10:30:13:30

EJ GV Bi

 

Bilbao

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Ekoiure
    2016.eko maiatzak 17

    Comentario de Twitter:
    Proceso de revisión de las DOT en Donostialdea https://t.co/LFjymU6yh9

  • @leireingurucom
    2016.eko maiatzak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: Irekia - El sábado 21 de mayo, encuentro participativo para la revisión de las Directrices de... https://t.co/SdDYYkQiXq

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko maiatzak 16

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El sábado 21 de mayo, encuentro participativo para la revisión de las Directrices de... https://t.co/SdDYYkQiXq

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)