Berriak
Eu

Genero Berdintasun indizean Euskadik lortu duen toki ona pizgarritzat jo du Gobernuak aurrera lanean jarraitzeko

2016.eko maiatzak 17

Eusko Jaurlaritzaren Berdintasunerako sailarteko batzordea gaur arratsaldean Bildu da Iñigo Urkullu lehendakariaren gidaritzapean. Bertan lehendakariak aintzat hartu du Euskadik lortu duen postu ona Europa mailako Genero Berdintasun Indizean: bosgarren postuan dago, Suedia, Finlandia, Danimarka eta Herbereen atzetik , eta Europar Batasuneko gainontzeko 24 herrien aurretik, Eustat-ek egin duen eta gaur ezagutzera eman den EAEko Genero Berdintasun Indizearen lehenengo ikerketaren arabera. Euskadik lortutako maila pizgarria da Jaurlaritzarentzat oraindik guztiz beharrezkoak diren Berdintasun politikak bultzatzen jarraitzeko, izan ere, aipatutako indizean 58,5 puntu lortu baititu EAEk. Honek erakusten du sexuen arteko berdintasunean aurreratuenak diren herriak ere emakume eta gizonen arteko Berdintasun erreala lortzeko erdibidean daudela oraindik.

Jaurlaritzako sail bakoitzak berdintasunaren alde egiten dituen politikak koordinatzen dituen batzordearen gaurko bileran Legegintzaldi honetako lorpen handienak errepasatu dira eta baita aurrera begirako erronkak ere. Lorpenen artean aipagarriak dira aurten onartzea aurreikusita dagoen  Administrazio Orokorreko Berdintasun plana egin izana; Landa-eremuko Emakumeen Estatutua onartu izana; Berdintasun unitateak sortu izana Osalanen, Osakidetzan eta Eustat-en eta sortzeko bidean egotea Euskal Trenbide Sarean; Eustatek EAEko Europa mailako genero Indizea kalkulatu izana; Hezkidetzarako eta genero indarkeria prebenitzeko plan estrategikoa onartu izana; Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimak artatzeko koordinazioa handitu eta baliabide ekonomiko eta pertsonalak gehitu izana; Emakundek Osalanekin eta Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzarekin hitzarmen bana sinatu izana sexu-bereizkeriari aurre egin eta berdintasuna bultzatzeko; eta Nazio Batuetako Zerbitzu Publikoari lehen saria jaso izana, Berdintasun legearen aplikazioan azaldutako bikaintasunagatik.

Erronkei dagokienez, batzordeak defenditu du asko dagoela egiteko eta Berdintasun Legearen eta VI. Berdintasun Planaren gainean egiten ari diren ebaluazioak kontuan hartuko dira hurrengo legealdiari begira erronkak eta lan-ildoak finkatzeko.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @portuigualdad
    2016.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    Irekia - La buena posición de Euskadi en el índice de igualdad europeo, un incentivo para las... https://t.co/MJc4QLo9Pl

  • @jonandertorres
    2016.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La buena posición de Euskadi en el índice de igualdad europeo, un incentivo para las políticas de GV en la materia ➡ https://t.…

  • @METcommunity
    2016.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @BridgetGosi: #Mujer #igualdad #Euskadi ¿dónde si no? #Europa https://t.co/AAns0yMd5k #ForoMIE @METcommunity @CommuInsurance @deustoDBS…

  • @BridgetGosi
    2016.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    #Mujer #igualdad #Euskadi ¿dónde si no? #Europa https://t.co/AAns0yMd5k #ForoMIE @METcommunity @CommuInsurance @deustoDBS @deusto @deustoDEC

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)