Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Bastidak bere Guiness errekorra eskuratu du

2010.eko irailak 25

Arabar Errioxako udalerri honek munduko errekorra lortu du mahatsak zapaldu dituzten ia mila pertsona batzeagatik

Pilar Unzalu, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, Bastidan egon da, eta Guiness errekor berri honetan parte hartu du. 977 pertsona Arabako udalerri honetan batu dira mahats prentsaketa jendetsuan parte hartzeko.

Ekitaldiaren antolatzaileak herriko Merkatari eta Ostalarien Elkartea eta Bastidako Udala izan dira. Errekorrak Australiak zuen marka hautsi egin du: bertan 570 pertsona bildu ziren mahatsak zapalduz. Errekorra hausteaz gain, ekitaldiaren bitartez Arabar Errioxako Ardoaren Ibilbidea sustatu nahi izan da.

Erronkan Bastidako biztanleek eta bisitariek (zortzi urtetik gorako haurrak barne) parte hartzeko aukera izan dute, herriko turismo bulegoan edo Merkatari eta Ostalarien Elkartearen edozein saltokian izena eman ostean. Thabuca turismo enpresak, bost euroko inskripzioarekin pakete berezia eman die parte-hartzaileei: kamiseta bat, dortsala, bazkaria, afaria eta mahats-zapalketa jendetsuan aritzea.

Ekimena arratsaldeko zortzietan Bakearen plazan hasi da, baina egun osoan zehar bestelako jai ekitaldiak antolatu dira: ardo dastaketa, bazkari herrikoia, pilota partiduak eta haurrentzako jolasak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Unzalu