Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Eusko Jaurlaritzak Sestaoren hiri-birsorkuntza sustatzen du

2010.eko irailak 27

Sailburuordearen hitzetan, hiri-birsorkuntza "funtsezko" printzipioa da Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza politika berrian 

Udalerriko Hiri-birsorkuntzarako Plan Estrategikoak 54 eraikinen berreraikuntza, birgaitze osoa eta zati bateko birgaitzea edo berriztapen-lanak barne hartzen ditu. 

Etxebizitza, Herrilan eta Garraio sailak hiri-birsorkuntza etxebizitza politika berriaren "funtsezko printzipioa" izatearen alde egiten du apustu. Horixe agertu du Mari Paz Larrumbide Etxebizitza sailburuordeak eta Eusko Jaurlaritzak hiri eredu estentsiboa bultzatu ordez, hiri eredu trinko baten alde egiten duela apustu eta gure hiriak hiri iraunkor bihurtzea komeni dela uste duela ziurtatu du. 

Printzipio horri jarraiki, Etxebizitza sailak eta Sestaoko Udalak akordio bat lortu dute eta horren arabera, udalerrian Hiri-birsorkuntzarako Plan Estrategiko bat gauzatuko da eta Planak Txabarri-El Sol eremuko 54 eraikinen berreraikuntza, birgaitze osoa eta zati bateko birgaitzea edo berriztapen-lanak barne hartzen ditu. Industria eremu eraldatutik datorren eremu hondatu bat da eta 100 urtetik gorako antzinatasuna daukaten eraikinak ditu, "horietako asko oinarrizko bizigarritasun arauak ere betetzen ez dituzten etxebizitza hondatuak dira", gehitu du Larrumbidek. 

Egungo planak guztira 54 eraikin barne hartzen ditu. Sailburuordearen arabera, Plan "anbiziotsua da, birkokapen jarduera garrantzitsuak eta garestiak gauzatuko dira, eta hori guztia Administrazioaren laguntzarekin urtez urte egiten joan beharko da. Dagoeneko 128 birkokapen gauzatu dira eta 14 eraikuntza berriztatu ahal izan dira. Planak barne hartzen duen jarduera zabaleko hurrengo ekintzak Txabarri kaleko 25 eraikinetan kontzentratuko dira, batik bat.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Mari Paz Larrumbide