Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eduki hau itzultze prozesuan dago. Bitartean, gaztelerazko bertsioa eskuragarri duzu.
Eu

Tras las huellas de Hemingway

2016.eko maiatzak 13

Euskadik Basque Country jomuga sustatuko du idazle iparamerikar ospetsuaren pausuak jarraitzen dituen ibilbidean ·

  • “National Geographic Traveller” aldizkariko kazetari txinarrak, bihartik hasita, gure herrira irtsiko dira, Estatu mailan egiten ari diren bidaia baten barruan, Hemingway izandako tokirik esanguratsuenak ezagutzeko asmoarekin.
  • Edorta Jimenez idazle euskalduna eta Nobel Sari estatubatuarraren presentziaz Euskadin asko dakiena, euren gida berezia izango da bidaian zehar. John Hemingway idazlearen hiloba ere izango da ibilbidearen zati batzutan.

Euskadik Basque Country jomuga sustatuko du Ernest Hemingwayren bideari jarraituz. Idazlea, Irueñan ezeze, Euskal Herriko beste toki batzutan ere izan baitzen XX gizaldiaren hasieran. Honen berri Eusko Jaurlaritzak eta bertako beste tokiko erakunde batzuek bazutela-eta, idazlearen bisitak aitzakitzat eta gantxotzat hartuz, gure jomuga ezaguterazteko lanean hasi ziren.


Aldi berean, National Geographic Traveller-eko kazetari txinar batzuek, Estatuan zehar eta baita Euskadin ere, Hemingwayren nondik-norakoak ezagutzera emateko asmoaz bidaia bat egin nahi zutela-eta, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziarekin bat egin zuten, Pekinen Espainiako Turismo Bulegoaren bitartez. Horrela sortu zen “Euskadi Hemingwayren bideari jarraituz”, Basquetour-Eusko Jaurlaritzak, hiru hiriburuek eta Urdaibaiko eskualdeak lankidetzan antolatutako sustapen ekimenen lehen ekintza.


Kazetari txinarrak bihar iritsiko dira Euskadira eta hilaren 19ra arte bertan izango dira Edorta Jimenez idazle euskaldunak lagunduta, gidari espezializatu gisa. Izan ere, Edortak ondo ezagutzen du Hemingwayren presentzia gure artean. Honez gain, John Hemingway, Nobel Sariaren hiloba ere bidaiaren bi etapatan izango da, hain zuzen Urdaibain eta Bilbon, Urremendik- Urdaibai Eskualdeako Landa Garapenerako elkarteak- eta Bilbao Turismok gonbidatua. John Hemingway,
idazlea bera ere, lehenengoz izango da Euskadin Mertxe Begiristain Eako Astei establezimenduko kudeatzaile eta “alma mater”-ari esker. Berak laister, Kanalan Ernest Hemingwayren irudiaren inguruan egokitutako landetxe bat irekitzeko asmoa baitu kostaldeko herri honekin zuen loturagatik, hain zuzen ere. Kazetari txinarren bidaia Donostian hasiko da, Urdaibain eta Gasteizen jarraituz eta Bilbon bukatuz. Edorta Jimenezek bidean zehar, gidari gisa, kontatuko
dienez:


“Iruñeatik Donostira lineako autobusez iristea Ernest Hemingwayk joandako gizaldiaren hogeigarren hamarkadan sarri egin zuen bidaia errepikatzea da, eta gainera, sasoi haretan berak erabiltzen zuen garraiobide bera erabiliz.


Donostia idazlearen tokirik gustokoen artean zegoen XX gizaldiaren hasieran, bere benetako Belle Époque-a. Esaten izan da hiria lasai egoteko gustokoa zuela baina ez da guztiz horrela. Hemingwayk, toki baten gustora zegoenean, toki horretan idazten zuen. Horrexegatik Fiesta izenburuarekin ezagututako The Sun Also Rises, bere lehen eleberria hiriburu gipuzkoarran eta Hendaian bukatu zuen.


Baina hiriarekin eta inguruko tokiekin eleberriak duen lotura ez da hor bukatzen:
Donostia lanaren azkenaurreko kapituluaren eskenatokia baita… La Concha Ernest Hemingwayren hondartzarik gustokoena zen, zalantzarik gabe. Eta horrela erakusten dute hogeigarren urteetan berari bainujantzirekin eta bere bigarren emaztearekin, Paulin Pfeifferrekin, egindako argazkiek (1926 eta 1927). Frontoira ere joaten ziren biak, Cancha Mexico D.F.-ko aldizkariari, Felix Areitiori emandako elkarrizketan azaldu zuenez. Erdoza, El Fenómeno edo Atano pilotariak jokoan ikusita zituela eta, azken hau “izugarri gustatu zitzaiola” esanaz.


Guda ondoren, lehen aldiz 1953an itzuli zenetik Donostiara noiz edo noiz etortzen jarraitu zuen. Hemen egon zen 1959ko udan, The Dangerous Summer, uda arriskutsua liburuan agertu zuenez. Uda horretan Maria Cristinan hartu zuen ostatu eta Jose de Artecherekin izan zuen topaketaren ordaezineko pasadizoan utzi zuen, The Old Man and the Sea (Agurea ta itsasoa, Itxaropena, Zarautz) liburuaren euskal bertsioan agertzen den moduan, egile eskubideei, espreski,
uko egin zielarik.


Ez zen hirira joan zen azken aldia, 1960an, bere bizitzaren azken urtean ere bisitatu baitzuen, Chofre zezen-plazan El Ruedo aldizkariak erretratatu zuelarik.

Baina hasieran esaten genuenez Ernest Hemingwayren bidaien eta egonaldien ardatsetariko bat Donostia Iruñearekin lotzen zuena bazen ere, bestea hiria Lapurdiko kostaldearekin, Baiona barne, lotzen zuena zen. Hendaia ere Fiesta idazteko tokia izan zen, eta baita hil osteko The Garden of Eden ere.

Kostaldeko herri honetatik, bere lanean ere azaltzen den Txingudiko Badiaren ikuspegi osoa dago. Eta esan beharra dago, toki hauek sasoi haretan bere lagun eta lankidea zen Scott Fitzgeraldaren (1896-1940) eskutik ezagutu zituela.


Donostiatik Gernika-Lumora abiatuko gara, idazlearen barneko bizitzarekin gehien elkartutako gure herriko eskualdera.

Gernikako Zuhaitza eta tenpletea bisitatzen hasiko gara. Honen parekoak La Habanako la Ceiban eta Plaza de Armas enparantzako tenpletean ditugu, hiri honetako euskal gotzaina izandako monsinore Espadaren eraginez (1756-1832).


Ondoren, Pablo Picassoren Guernica-ren keramikazko kopia tamaina errealean ikusiko dugu. Bertan, 1937ko apirilean Gernika-Lumoko bonbardaketari buruzko Hemingwayren testua irakurriko da. Irakurketa ingelesez John Hemingwayk, idazlearen hilobak egingo du.


Hemendik Busturiara, Altamira auzora joango gara, hantxe dago Txirapozu jauregia eta bertan bizi izan zen eta bere lanaren zati handi bat egin zuen Jose Maria Uzelayk, 1937an Parisen Eusko Jaurlaritzako ordezkaria zenak etam Guernica-ren jomuga Picassorekin negoziatu zuenak. Etxe honetan egon zen Hemingway ere, Uzelayren lagun handia. Izan ere, Uzelayk idazlearen lagun
minarekin Juan Duñabeitiarekin (“Sinsky” ezizenarekin deitzen zuena) erretratatu zuen. Kuban Duñabeitia eta Hemingway elkarrekin ibili ziren Munduko Bigarren Gudan zehar, Euskal Zerbitzu Sekretuen abenturatan, eta gero, idazlearen heriotzara arte, euskaldunak Kubako La Habana probintzian, San Francisco de Paulan, amerikarrak zuen Finca Vigía etxean beti izan zuen bere tokia.

Ondoren, Bermiorantza abiatuko gara, Hemingwayk bere gutunetan aipatzen du eta bere lagunak izan ziren Robert Capa argazkilari unbiertsala eta beste gudalaguna zen David Seymur Chim argazkilariak ere ezagutu zuten herria. Biak Magnun Agentzia ospetsuaren sortzaileak izan ziren. Bermion Hemingway Helados Pereira-ren orgaren aurrean izozki bat jaten erakusten duen argazkia
ere erreproduzituko dugu, orga 1959an zegoen bezala mantentzen baita. Handik Portu Zaharrera joango gara eta Death in the Making Capak eta Seymourrek idatzitako liburuaren lehen edizioa aurkeztuko dugu. Lanak 1937an Madrilen Hemingwayk ezagutu zuen giroan kokatzen gaitu eta Bermion zegoen gudalerroan gertatzen zena ere aipatzen du.


Bermio utzi eta Mundakarantza joango gara, André Unzain, Don Black izenarekin hilezkortu zuen abade katolikoaren jaioterria. Mundakara idatzi zion “nire manager ispirituala” deituz “lanperna ospetsuetaz” hitzegiten zion gutun batean. Plater hori ere dastatuko dugu Casino Jatetxean, bertan eman zion Unzaini hilobira eramango zuen bihotzekoa. San Juanak ospatzen ziren, 1955ean. 1959an Bilbotik egindako ihesaldi batean “Kuban ezagututako lagun batzurekin”, Hemingway Mundakan agertu zen, Casinoan eta bere “manager espirituala”-ren loba batek haren hilobia bisitatzen lagundu zion eta bertan errezatu zuen. Hor bukatuko da Mundakara egingo dugun bisita.

Ibilbideak Kanalaraino jarraituko du, han harrapatu zuen 36ko Gudak Andres Unzain presbitero lanetan. Saseta Batalloian kanpainako kapilau moduan armadan sartu zen. Gernikako bonbardaketaren lekukoa izan zen eta Kubara atzerriratu zenean Ernest Hemingwayrekin luzaroko adiskidetasuna egin zuen, honen aholkulari ispirituala edo aitor-entzule izan zen.


1959ko uda haretan, Ernest Hemingway, Ordoñez eta Dominguinen arteko eskuz eskukoa jarraituz, Gasteizen geratu zen. Abuztuaren amaieran izan zen. Aurretiaz ere hirian egonda zegoen. Bertakoa baitzen bere lagun handia eta urte askotan auzokoa Francisco de Paulan, Paco Garay, estualdietatik sarri atera zuena. “Gibarako Heroietariko” bat zen, maitatua eta errespetatua. Bisita
honetan bereziki gogoratuko dugu berak ezagutu zuen Gasteiz erakutsiz.


Hiritik osteratxo bat egin ondoren euskal pilota erakusketa bat ikusiko dugu Paco Garayren omenez, gaztetan esku pilotako txapelduna, eta gogora ekarriz idazleari ere asko gustatzen zitzaiola pilota mota hau eta baita beste batzuk ere, Jai-Alaiakoaz ezeze. Jarraian, Andra Mari Katedrala bisitatuko dugu Ernest Hemingway katedralenganako zuen joera gogoratuz.


Bisitaldia bukatu ondoren, El Portalón Jaetxeak eiza eta arrantza-produktuak gustokoak zituen idazleak uda haretan dastatu zuen menuetariko bat eskainiko du.


Bazkaldu ostean Paco Garayri omenaldi bat egingo zaio, bere ezurrak dauden Santa Isabel Kanposantuan.


Bilbo, Hemingway arriskutsua deitu zuen 1959ko uda hartako goren-unea izan zen. Bilbora La Barata, Mario Cassamassimak gidatutako Lancian iritsi zen, eta bere esanetan “hiriko kotxerik ederrena” zen. La Barata argazki ezberdinetan agertzen da Carltonen aurrean. Hemingway bera eta Lauren Bacall ere, La Baratarekin eta kotxerik gabe eta beti hotelaren aurrean. 1959 hartako istoriara itzuliz, maletak Carltonen utzi ondren, Vista Alegre zezen-plazara joan ziren. Bacall, Humphrey Bogart (1899-1957) Hollywoodeko izarraren alarguna ere han izan zen.


Vista Alegren Museoa bisitatuko dugu, beste batzuren artean, hantxe dago Ernest Hemingway Sansebastián doktorearekin, plazako osagilea, agertzen den argazkia. Terrazan eserita zer eta nolakoa izan zen uda arriskutsu hura azaltzen ahaleginduko gara, bere azken kapitulua Bilbori dedikatua. Antonio Ordoñez eta Luis Miguel Dominguinen arteko “eskuz eskuko”-az ari zen, une haretan toreru famatuenak ziren eta aurrez-aurrekoa idazlearen bidaiaren arrazoia zen Life aldizkariak Death in the Afternoon eguneratzeko erreportai bat idazteko enkargua eman zion-eta. Eskuz-eskukoa Bilbon bukatu zen, zezen batek Dominguin larri zauritu eta hiltzeko arriskuan utzi zuelako zezen-plazan. Eta hortik, hain zuzen ere, dator liburu bihurtu zen erreportaiaren izenburua.


Ha ez zen Hemingwayren lehen uda Bilbon. Azkenengoz 1933an egon zen eta horrexegatik agertzen da hiria Death in the afternoon-en, zezenketari buruzko “made in Hemingway” manuala.

Vista Alegretik, oinez, Arte Ederretako Museoraino joango gara. Han Ucelayren Conversation piece, just leisure koadroa gordetzen da; idazlea eta Juan Duñabeitia, “Sinsky” erretratzen dituena. Duñabeitia, kapitaina eta lagun mina, idazleak Islands in the Stream hil osteko lanean hilezkortu zuena. Lan honetan beste bi euskal lagun handi ere agertzen dira, Jai-alaiko jokalariak, besteak beste Patxi Ibarluzea First Poem to Mary-en aipatzen dena (Londres, 1944).


Arte Ederreko Museotik Zazpi Kaleetara, oinez edo tranbiaz, Bilboko kaien berriztapena ikusiko dugu, Duñabeitiaren sasoikoa; Bilbo gune historikoan, Santos Juanes elizan bateatu zutena. Toki ezin hobea Ernest Hemingwayren katolisimoaz hausnarketa egiteko, bere barneko bizitzaz orain gehiago dakigula.


Santos Juanes elizatik gertu Barrenkale dago. Han egon zen Casa Luciano jatetxea, Hemingway eta Ava Gardner edota Antonio Ordoñez sasoiko beste izar batzuk joaten ziren jatetxea, Espainia turismoari irekitzen hasi zen 50. hamarkada haretan. Gaur egun, Casa Luciano, 1970ean itxi zena, etxebizitza da baina orduko ispiritua mantentzen du: Aranoa bezalako artisten obrak diren mural
ederrak, jantokiaren zati handi bat, sarrera eta sukaldea, altzari batzuk eta, batez ere, beirate bat, bere miradore motan ia bakarra dena. Victorren bazkal ostean bisitatuko dugu.


Orduko jatetxeetatik Victor besterik ez dago gaur baina ez 1940an zuen jatorrizko tokian. Hemen Ernest Hemingwayk oso gustokoa zuen euskal sukaldaritza tradizionalarekin bat egingo dugu, Bilbon, Carlton hotelean egun horietan idatzita eta hanka-sartze baten ondorioz 1958ko abuztuaren 29ko data duen gutunean azaltzen duenez. Gutun horretan gainera Bacall eta Dominguinekin zerikusia duen istorioren bat ere aipatzen da, Bilbon leiendak sortuko zuten pertsonaiak.


Bazkal ondoren aintzinako Luciona bisitatuko dugu eta handik Artxandako Frontoira joango gara, Jai-alaiko erakusketa bat ikusteko, Ernest Hemingwayri gehien gustatzen zitzaion kiroletariko bat. “Euskal pilota-esan zuen Cancha-n Jai-Alai pilota-motari buruz- ezagutzen dudan kirolik bizkor eta gogorrena da”.


Hauek Basque Country jomuga, orain, Ernest Hemingwayk gure herrian utzitako aztarnei esker ezaguna izan dadin lagunduko duen bidaiaren kontakizun interesgarriaren zati batzuk besterik ez dira.


Bilbon, 2016ko amaitzak 13

Prentsarako kontaktoak:
Basquetour: Itziar Zarandona. izarandona@basquetour.eus. Tel: 94.607.75.98
Bilbao Turismo: Yolanda Brazal. yolanda.brazal@alcaldia.bilbao.net. Tel: 94.
420.30.93
Donostia Turismo: Ainhoa Córdoba. Ainhoa_Cordoba@donostia.eus. Tel: 943.
48.11.67
Vitoria Turismo: Fernando Izar de Lafuente. fizar@vitoria-gasteiz.org.Tel:
945.16.16.55
Urremendi: Eider Ormaetxea. turismo@urremendi.org. Tel: 94.625.755.926

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2017.eko otsailak 02

    Ernest visitaba Mundaka y Zukarrieta en parte debido a que era muy amigo de mi bisabuelo Enrique Abaroa, casado con Pilar Layda. Por lo demás salían de pesca en Cuba ya que ambos eran buenos pescadores.
    Se cuenta en la familia que Enrique no disfrutaba de los toros, así que Ernest se dirigía a Iruña luego de compartir en Mundaka.
    Merece la pena mencionar que Enrique Abaroa fue un personaje que hizo fortuna en Argentina, contribuyó al gobierno vasco en el exilio, fue amigo del Lehendakari Aguirre e influyó en la política migratoria de vascos a Argentina. Todo un personaje.
    Saludos.

    Fernando Ugalde

  • @HotelMiro
    2016.eko maiatzak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi promociona #BasqueCountry en un recorrido que sigue los pasos de Ernest Hemingway ➡ https://t.co/uTOmKPAlGi https://t.c

  • @anavito
    2016.eko maiatzak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi promociona #BasqueCountry en un recorrido que sigue los pasos de Ernest Hemingway ➡ https://t.co/uTOmKPAlGi https://t.c

  • @aingerulaguna
    2016.eko maiatzak 13

    Comentario de Twitter:
    Tras las huellas de Hemingway por Euskadi https://t.co/vTGbNVh5rl

  • @IratxePikaza
    2016.eko maiatzak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi promociona #BasqueCountry en un recorrido que sigue los pasos de Ernest Hemingway ➡ https://t.co/uTOmKPAlGi https://t.c

  • @cooltourespain
    2016.eko maiatzak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi promociona #BasqueCountry en un recorrido que sigue los pasos de Ernest Hemingway ➡ https://t.co/uTOmKPAlGi https://t.c

  • @Gestorespublico
    2016.eko maiatzak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi promociona #BasqueCountry en un recorrido que sigue los pasos de Ernest Hemingway ➡ https://t.co/uTOmKPAlGi https://t.c

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)