Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak San Isidro jaia ospatu du Arespalditzan, lehen sektorearekin batera

2016.eko maiatzak 15

Iñigo Urkullu Lehendakariak azokako nekazariak eta abeltzainak agurtu ditu eta esker ona erakutsi die Euskadin egiten duten ekarpen sozioekonomikoagatik

Gaur goizean, San Isidro jaia dela eta, Arespalditzan azoka egin da eta bertan egon da Iñigo Urkullu Lehendakaria, Eusko Jaurlaritzako eta Arabako Foru Aldundiko hainbat kiderekin eta Aiarako (Arespalditza) alkate Gentza Alamillorekin batera.

Ospakizuna aprobetxatuta, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak azpimarratu nahi izan du lehen sektoreak duen garrantzia Euskadiko ekonomiarako oro har, eta nabarmendu du baserri gune eta itsasertzeko gune txikietako bizi kalitatea eta garapen sozioekonomikoa hobetzeko asmoarekin exekutibo autonomoa egiten ari den apustu estrategikoa.

Eusko Jaurlaritzak aste honetan onartzea aurreikusita dituen bi arau berri aipatu ditu Tapiak; batetik, landa garapenerako 9,5 milioiren laguntzak arautzen dituen agindua, eta, bestetik, nekazaritzako elikagaien higieniko eta osasuneko baldintzak egokitzen dituen dekretua, ustiategi txiki eta ertainen lehiakortasuna nabarmen hobetuko duena.

Era berean, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak “Euskadiko Behi Okelaren Ekoizpena eta Komertzializazioa Bultzatzeko Estrategia” aipatu du, duela gutxi abian jarri baita. “Esan duenez, exekutibo autonomoak, foru aldundiek, sektoreko erakundeek, sindikatuek eta ekoizleek beraiek elkarrekin eta estuki egindako lanaren ondorioa da plana, eta bere helburua da sektore honetako balio kate osoa berpiztea eta indartzea; izan ere, sektore estrategikoa jotzen da, bai baserri munduaren iraupenean duen zereginagatik bai Euskadiko ekonomiari oro har egiten dion ekarpenagatik.”

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 16

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco celebró en la mañana de ayer la festividad de San Isidro junto al sector primario en Respaldiza ➡ https://t.co/8E4oCHrPkQ

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 16

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak San Isidro jaia ospatu zuen atzo goizean Arespalditzan, lehen sektorearekin batera ➡ https://t.co/G6poJ7aGsL

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)