Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Landa Garapenerako Eskualde Programak, lehen sektore lehiakorra eta landa ingurune bizia sustatzeko tresnak

2016.eko maiatzak 13

LGP berriei ekiteko helburua da eskualde bakoitzean landa garapenaren alde diharduten erakunde, administrazio eta eragile guztientzat oinarrizko lan tresna izatea. Programak inplikaturik dauden eragileen partaidetzarekin landu dira.

Gaur goizean EAEko 18 eskualdeetako Landa Garapenerako Programak aurkeztu dira ehun pertsona baino gehiagoren aurrean. Eusko Jaurlaritzak, HAZI Fundazioaren bitartez eta Landa Garapenerako Elkarteekin lankidetzan, LGP horien eguneraketa bultzatu du, landa garapenaren alde diharduten erakunde, administrazio eta eragile guztientzako lanerako tresna izan daitezen.

Aurkezpeneko buru Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz izan da, eta horren ondoan izan dira Arabako Nekazaritzako diputatu Eduardo Aguinaco, Bizkaiko Iraunkortasun eta Natura Inguruneko diputatu Elena Unzueta, Gipuzkoako Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendari Xabier Arruti eta Burguko alkate Natividad Lopez de Munain, EUDEL ordezkatuz.

Oroz sailburuordeak Landa Garapenerako Eskualde Programak aurkeztu ditu, Euskadin lehen sektore lehiakorra eta landa ingurune bizia eduki ahal izateko politikak bultzatzeko konpromisoaren zati bat gehiago moduan.. “Gaur aurkezten ditugun LGPak funtsezko tresna dira Eusko Jaurlaritzaren apustu sendoa lortzeko, Euskadiko lehen sektorean, landa eta itsasertz ingurunean eta elikagaien industrian sektore profesional eta lehiakorrak izateko”, adierazi du.

Eragileen partaidetza funtsezkoa

Inplikaturiko eragile guztien partaidetza funtsezkoa izan da bat LGPak garatzeko fasean bai horiek hedatzeko gaur egungo fasean. Sailburuordeak honela nabarmendu nahi izan du: “badakigu erronka hori lortzeko beharrezkoak direla tokiko eragileen inplikazioa eta ahalmen eraldatzailea, administrazioen babesa –Gobernua, Foru Aldundiak eta udalak–, eta Landa Garapenerako Elkarteen bitartekaritza, koordinazio eta solaskidetzarako oinarrizko pieza moduan”.

Eskualdeko LGPak plangintza estrategikorako eta kudeaketa iraunkorrerako tresna bat dira, abiapuntuan Landa Ingurunearen Garapenerako 10/1990 Legea dute, eta 2015-2020 aldirako sortu ziren, multifuntzionaltasuna eta lurralde oreka zaintzeko.

Programa horien bitartez, eskualde garapenean lagundu nahi duten erakunde, administrazio eta pertsona guztiek eskualde bakoitzaren apustu nagusiak identifikatzen jakingo dute, landa inguruneetako beharrei eta kezkei erantzuteko.

Eskualdeko Landa Garapeneko 18 Programen foileto informatiboak

Añana

Arratia-Nerbioi

Busturialdea

Aiaralde

Debabarrena

Debagoiena

Donostialdea - Bidasoa

Durangaldea

Enkarterri - Meatzaldea

Gorbeia inguruak

Goierri

Lea Artibai

Arabako Lautada

Arabako Mendialdea

Arabako Errioxa

Tolosaldea

Uribe

Urola Kosta

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mikel_uriguen
    2016.eko maiatzak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Landa Garapenerako Eskualde Programak, lehen sektore lehiakorra eta landa ingurune bizia sustatzeko tresnak ➡ https://t.co/sHIJ

  • @mikel_uriguen
    2016.eko maiatzak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Los Programas de Desarrollo Rural, herramientas para impulsar un sector primario competitivo y un medio rural vivo ➡ https://t.…

  • @Maitesmsm
    2016.eko maiatzak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Los Programas de Desarrollo Rural, herramientas para impulsar un sector primario competitivo y un medio rural vivo ➡ https://t.…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)