Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Enpresek eta elkarteek salgaien garraioa eta toki-mailako zein maila-globaleko joerak aztertuko dituzte

2016.eko maiatzak 13
  • Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak antolatu du lan-jardunaldia
  • Intermodalitatea sustatzea eta EAEk korridore atlantikoan duen kokapena aprobetxatzea

 

 

Datorren ostiralean, hilak 20, Deustuko Unibertsitateko liburutegiko Ellacuria aretoan, «Toki-mailako eta maila globaleko joerak salgaien garraioan» izeneko lan-jardunaldia antolatu du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, errepide-garraioari eta intermodalitateari arreta berezia eskaintzeko.

 

Garraioetako sailburuorde Antonio Aizek iragarri duenez, «datozen urteetan, garraioa eta logistika etengabe eraldatuko dira modalitate guztietan –errepidea, trenbidea, aire-bidea eta itsas bidea– eta elkarren osagarri izan beharko dira, osagarritasun hori bizkor eta eraginkortasunez gauzatuta. Horretarako prest egon behar da Euskadi, Europako Batzordeak agindutako intermodalitate-proposamenak eta, batez ere, jasangarritasuna zein ekoizpen-modu eta -gune berriak kontuan hartuta».

 

Jardunaldi horretan hartu dute parte Antonio Aiz sailburuordeak, ASETRAVIko presidente Iñaki Errastik, Basque Country Logistics sare logistiko integratua azalduko duen Marko Boronatek eta errepideko salgaien egoera eta aurreikuspenak aztertuko dituen Conetranseko presidente Carmelo Gonzálezek eta sektoreko erronkak, Europako lege-esparrua eta laugarren industria-iraultza aztertuko dituen Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedradun Juan José Álvarezek.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)