Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak erabateko babesa adierazi dio adin txikikoen Ibaiondo zentroan erasoa jasan duen langileari eta segurtasuneko protokoloak berrikusiko ditu

2016.eko maiatzak 12
  • Adin txikikoak gizarteratzeko hezkuntza-zentro publiko horretako langileen segurtasuna lehenetsi du Eusko Jaurlaritzak.

Eusko Jaurlaritzak arbuio irmoa adierazi du adin txikikoen Ibaiondo zentroko (Zumarraga) hezitzaile batek jasan duen erasoaren aurrean. Langileek adin txikikoetako batek egindako erasoaren berri jakitera eman bezain laster bertaratu ziren zentro horretara Eusko Jaurlaritzako Justiziako zuzendaritzako langile batzuk, eta langileari babes osoa adierazi diote, baita gainerako langileei ere, arazoari aurre egin eta irtenbidea bilatzeko asmoa agertzeaz gain. 

 

Horrenbestez, Eusko Jaurlaritza jada lanean ari da adin txikikoen Ibaiondo zentroko zuzendaritzarekin jardunbideak eta protokoloak berrikusi eta gaurkotzeko, baita laneko segurtasuna bermatzeko neurri berriak hartzeko ere. Eusko Jaurlaritzak berehalako neurri hauek hartu ditu:

  • Zentroko segurtasuneko langile kopurua handitzea.
  • Ikuskapenak biderkatzea; astegunetan, jaiegunetan eta asteburutan.
  • Lanaldi osoko hezitzailearen postua sortzea, segurtasuneko langileen prestakuntza jarraituaz ardura dadin. Hezitzaile hori arduratuko da, halaber, Ibaiondon segurtasun-lanetan hasten diren langileen berariazko hastapeneko prestakuntzaz.
  •  Zentroko eginbideak eta jarduteko protokoloak berrikustea.

Ibaiondo hezkuntza-zentroa da I. Mailako bakarra Euskadin dauden mota horretako 6 zentroetan. Alegia, EAEko auzitegiek legea urratzeagatik zigortutako adin txikikoak hartzen dituzte, neurri hertsatzaileenak aplikatuta: barneratzea. Eusko Jaurlaritzak ondo daki zenbateko zailtasunak dituzten adin txikikoen zentro horretako profesionalek eta, ondorioz, horien segurtasuna lehenesten duela berretsi nahi du.

Ibaiondok 100dik gora langile ditu arlo hauetan: administrazioa, koordinazioa, psikologia, gizarte-lana, hezkuntza, tailerrak, sukaldea, garbiketa, garbitegia, zerbitzu medikoa, erizaintza, psikiatria, etab.

6 ADIN TXIKIKOEN ZENTRO DAUDE EUSKADIN

Eusko Jaurlaritzak 1985 urtean jaso zuen auzitegiek zigor-erantzukizuneko adin txikikoei ezarritako neurriak betearazteko eskumena; hain zuzen, «Gazte Justizia» izenez ezagutzen dena.  Urtean, 13 milioi bat euro inbertitzen dira eskumen horretan. Zehazki, 2016an, 13.105.753 euroko aurrekontua esleitu zaio.

Jaurlaritzak Gazte Justiziako 6 hezkuntza-zentro ditu (Ibaiondo, Txema Finez, Uribarri, Urgozo, Andoiu/Gorbeia y Bilbao), gutxi gora behera 225 profesionalek dihardutenak, auzitegiek zigortutako gazteak hartzeko, berrezteko eta birgizarteratzeko.  

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak erabateko babesa adierazi dio adin txikikoen Ibaiondo zentroan erasoa jasan duen langileari ➡ https://t.co/RXk1aLdoqw

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco muestra su total apoyo a la trabajadora agredida en el centro de menores de Ibaiondo ➡ https://t.co/QNIQClMijk

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)