Berriak Segurtasuna
Eu

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren 2016ko Parez Pare jardunaldietan era integralean landu dira «Adinekoen tratu txarrak»

2016.eko maiatzak 12

Gaur goizean Arkautin

Adinekoak kolektibo ahul bat dira, eta haien tratu txarrak hauteman, prebenitu eta horietan esku hartzea izan dira gaur Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Parez Pare jardunaldien ardatzak. Jardunaldiaren helburua adinekoen tratu txarren fenomenoa hainbat ikuspegitatik argitzea da, bai familiaren testuingurutik bai erakundeenetik. Horretarako horren agerraldiak zeintzuk diren, zer dinamika behatu diren eta hori prebenitzeko zer aukera dauden azalduko da. Gainera, prebentzioa ezinezkoa den kasuetan, arazoa nola hauteman ere azalduko da, bai eta esku hartzeko modurik eraginkorrena zein den ere.

Adinekoen tratu txarren fenomenoa duela hiru hamarkada baino gehiago detektatu zen lehen aldiz eta, herrialde garatuetan, ikerketa-gai garrantzitsu bilakatu zen 80ko hamarkadatik aurrera. Ezin esan daiteke gaur egun tratu txar horiek ezezagunak direnik. Hala ere, horiek modu eraginkorrean hauteman eta prebenitzeko, beharrezkoa da gaian sakontzea eta esku hartzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)