Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak enpresariak beren nazioartekotze prozesuan “Ekialdera begiratzera” animatu ditu

2010.eko irailak 28

Lópezek “herrialde eskaintza” gisa kalifikatu du enpresek eta Eusko Jaurlaritzak Shangaiko misioan egin duten apustua

Patxi López lehendakariaren buruzagitzapean Shangain gauzatzen ari den enpresa- eta erakunde-misioaren bigarren jardunaldia herrialde horretan negozio  esparrua bilatzen ari diren 70 enpresa baino gehiagotatik joan diren ordezkariei eta han ezarrita dauden enpresei nahiz horien bezero txinatarrei eskainitako harrera ofizial batekin bukatu da.Lehendakariak eskerrak eman dizkie “Txinan herrialde eskaintza bat” gauzatzeko egiten ari diren ahaleginagatik. “Bisita honekin ikusi dugun lehenengo gauza herrialde honek daukan potentzial izugarria da. Baita Txinaren konfiantzazko aliatu iraunkor bihurtzeak Euskal Herri osoarentzat izango duen onura ere”.

300 gonbidatu baino gehiago bildu dira Shangaiko Meliá hoteleko areto nagusietan Eusko Jaurlaritzak Txinara joan diren enpresariei eta Asiako erraldoian finkatuta dauden enpresei nahiz horien bezeroei gaur gauean eskaini dien harrera ofiziala dela eta.“Euskadin gure bereizgarri den enpresa eredua”, “etikan” eta “emandako hitzean” oinarritua, haraino eramateko ahaleginak egiten ari diren pertsonei eskerrak emateko keinu bat izan da. “Hau ez da enpresa eta erakunde multzo batek taldean bidaiatzeak dauzkan abantailak aprobetxatzeko egin dugun bidaia bat, aitzitik, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa gatoz Txinan herrialde eskaintza bat egiteko”, azpimarratu du.

Patxi López lehendakariak zuzendu du 300 gonbidatu izan dituen harrera ofizial hau. Besteak beste, misio honen enpresa ordezkaritza osatzen duten 70 enpresetako ordezkariak egon dira bertan, baita Mondragon taldea eta Shangaiko Expoko Euskadiren Astean eta Hotel Meliáren Aste gastronomikoan beren ekarpenak egin dituzten sukaldariak eta diseinatzaileak ere.

Bere esku-hartzean, lehendakariak enpresariei euskal enpresen nazioartekotze prozesuan “Ekialdera begiratu” behar dela esan die “Txinaren konfiantzazko aliatu iraunkor bihurtzeak Euskal Herri osoarentzat izango duen onura” dela eta. “Guretzat oso interesgarria da gaur hemen egotea, izan ere, beste herrialdeetako enpresekin harremanak izatea ezinbestekoa baita gure lehiakortasuna, gure ezagutza eta gure esperientzia hobetzeko”, gehitu du.

Zentzu horretan, Lópezek I+G+b ezaguna 3 I+G bihurtu behar dela azpimarratu du, eta “hori ikuspegi global batean oinarrituz egin behar dugu, kanpoko merkatuetara lehiatzera irtenez eta Euskal Herrira inbertsioak erakarriz eta inportatuz, aberastasuna eta lana sortzeko iturri gisa”, erantsi du.

Helburu hori erdiesteko, lehendakariak Euskadik Txinan aurkezten duen eskaintzari “balio erantsia” gehitzearen alde egiten du apustu, eta eskaintza hori honakoa da: gure ekintza guztien atzean dagoen herrialdearen ikuspegia erakustea, hala nola “etika” negozioetan, “konpromisoen seriotasuna”, “emandako hitza eta sinatutako kontratua soberan betetzea” eta langileen gaineko “konfiantza”. “Horrela lortuko dugu gure anfitrioien konfiantza”, azpimarratu du.

Alfaren lantegi berria

Alfa Taldeak Jiangsu-ko probintzian automobilgintzaren sektorerako piezen mekanizatu eta estanpaziorako lantegi bat instalatzeko akordio bat sinatu du eta horrek 3 milioi euroko inbertsioa eskatzen du, eta horietako hiru Eusko Jaurlaritzari dagozkio. Akordioa gaur arratsaldean sinatu da, Shangaiko Expoan Euskadiren Astea dela eta egin den harrera-ekitaldi ofiziala baino lehen. Lehendakariak eta Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Turismo eta Merkataritza sailburuak Alfa Taldeak Wujiang-en, Jiangsu-ko probintzian, ekoizpen lantegi bat abian jartzeko kontratua sinatzeko ekitaldia zuzendu dute. Instalazioak 3 milioi euroko inbertsioa eragingo du eta automobilgintzaren sektorerako piezen mekanizatu eta estanpazio lanak gauzatuko ditu. Gaur egun, Alfa taldea 14 enpresak osatzen dute eta horiek hiru jarduera-esparrutakoak dira: etxetresna elektriko txikien arloko negozioa, artearen zerbitzuaren industrializazioaren negozioa, eta industria prozesuak, hain zuzen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria