Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erkorekak gaitzetsi du Espainiako gobernuak jardunean dagoelako aitzakian izkin egiten diola parlamentuko kontrolari, baina jardun betean ari dela konstituziokontrakotasun-errekurtsoak aurkezteko

2016.eko maiatzak 12
  • Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburua ETB-2ren En Jaque saioan elkarrizketatu dute
  • Espainiak Nafarroan duen gobernu-ordezkariari zuzenketa exijitu dio Mikel Zabalza ETArekin lotu izanagatik eta Agoitzeko horma-margoa ezabatzeko eskatzeagatik

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak jarduneko Espainiako gobernuaren jokabidea deitoratu du jardunean dagoelako aitzakia baliatzen duelako legebiltzarreko kontrola saihesteko, baina «erabateko prestasuna» agertzen duelako Eusko Jaurlaritzak zein Legebiltzarrak onartutako arauen kontrako errekurtsoak aurkezteko. ETB-2ren En Jaque saioan egin ditu adierazpenok, gaurkotasun-gaiei buruz egin dioten elkarrizketan.

Erkorekak Jaurlaritzaren kezka azaldu du beste behin ere, bost hilabetez jardunean dagoen Madrilgo gobernuak egonkortasunik ez izatea «arazoa» delako Euskadiri eragiten dioten eta Estatuaren lankidetza behar den egoerei aurre egiteko garaian, siderurgia-sektorearen krisian kasu. 

Bozeramailea, halaber, Espainiako jarduneko gobernuaren jokaera birzentralizatzailearekin kexatu da, azken hilabeteetan hainbat errekurtso aurkeztu dituelako Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakien eta Eusko Legebiltzarreko gehiengoak onartutako arauen aurka. Erkorekak salatu du izaera behin-behineko hori, Espainiako gobernuarentzat, itxura batean, ez dela oztopo errekurtsook aurkezteko, baizik eta Espainiako parlamentuaren kontrolari izkin egiteko ahalmen.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, era berean, Espainiako gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzari zuzenketa bat exijitu dio; izan ere, ordezkaritza horrek Mikel Zabalzaren omenezko murala ezabatzeko agindu du, terrorismoa goratzen duelakoan. Erkorekak gaitzetsi egin du oraindik ere Zabalza ETArekin lotzea, «loturarik ez zuela argi geratu zelako». 

Gainera, espetxe-politikaren kudeaketari buruz galdetu diote Erkorekari, eta, ziurtatu duenez, transferentzia eginda balego, euskal agintariek beste era batera zuzenduko lukete.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    @jerkoreka ETB-2ren "En Jake" saioan elkarrizketatu dute. Elkarrizketa osoa, gure webgunean ➡ https://t.co/tF7w9Njgi7

  • @Gob_eus
    2016.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    @jerkoreka ha sido entrevistado en el programa "En Jake" de ETB-2. Puedes ver la entrevista completa aquí ➡ https://t.co/5WsS8AD1JI

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)