Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

ITZARRI BGAE-K bere inbertsioa Euskadin sendotu du eta 2015 % 4,15eko errentagarritasunarekin itxi du

2016.eko maiatzak 13
  • Euskadin inbertsioa 117 milioi eurokoa da, ondare osoaren %20a; horrenbestez, EAEko inbertsio handiena duen BGAEetako bat da gaur egun.
  • Bazkideen borondatezko ekarpenak eta beste BGAEetatik datozen mobilizazioak bikoiztu egin dira azkeneko ekitaldian.
  • Hamar urteko historia %4,34ko urteko batez besteko errentagarritasunarekin, KPIa %2,70a baino gehiago gaindituz.

Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundearen Ohiko Batzar Nagusia Gasteizen bildu da ostiral honetan, maiatzaren 13an, Vitoria-Gasteizen, eta Itzarri BGAEren urteko kudeaketa-balantzea, gobernu-organo gorenaren babesa eta onarpena jaso du. Azkeneko ekitaldian Erakundea Euskadin duen inbertsioa sendotu egin da, 117 milioi euroak lortuz; eta bazkideen borondatezko ekarpenen hazkundea bikoiztu da.

Itzarri BGAE Euskadiko Administrazio Orokorreko eta Erakunde Administrazioko 91.928 langileek osatzen dute. Bere jarduerari 10 milioi euroko ondarearekin ekin zion, 2005eko apirilean; 2015eko abenduaren 31n, 577 milioi euroko ondarea du. Hamar urte baino gehiago hauetan Itzarrik %4,34ko urteko batez besteko errentagarritasuna lortu du, KPIa %2,70a gaindituz.

Euskadin inbertsiorik handiena duen Borondatezko Gizarte Aurreikuspen Erakundeetako bat da gaur egun, 117 milioi euroak gaindituz,  ondare osoaren %20a.

INBERTSIOAK EUSKADIN 2014/12/31N

Milaka eurotan

%

EUSKO JAURLARITZAREN ZORRA

59.264

% 10,27

CIE AUTOMOTIVE

15.141

% 2,62

KUTXABANK

12.930

% 2,24

TUBACEX

7.175

% 1,24

IBERDROLA

5.311

% 0,92

MASMOVIL IBERCOM

4.582

% 0,79

LABORAL KUTXA

4.413

% 0,76

CAF

1.789

% 0,31

TUBOS REUNIDOS

1.580

% 0,27

NBI BEARINGS EUROPE, S.A.

398

% 0,07

IIC´S PARTAIDETZA EZ ZUZENA

4.531

% 0,78

GUZTIRA

117.114

 % 20,29

Itzarrik lehen hamar urte hauetan lortutako errentagarritasunari eta egitura-gastu txikiei esker (ondarearen % 0,21, sektoreko txikienetarikoa), bazkideen borondatezko ekarpenak bikoiztea lortu du, %105 handituz, eta beste BGAEetatik datozen mobilizazioak %105ekoak izan dira 2015.ean.

ITZARRI BGAE-REN ERRENTAGARRITASUN HISTORIKOAK

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2005

2006

2007

2008

2009

2010 

2011 

2012 

2013

2014

2015

 

 

% 3,41

% 5,23

% 3,75

-% 4,44

% 5,55

% 3,66

-% 3,26

% 11,18

% 11,90

% 6,92

% 4,15

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

                             

2015eko ekitaldian ordaindutako prestazioen guztizkoa 9,2 milioi eurokoa izan da (ondarearen % 1,60). Honela banatu dira: erretiroagatik, 7,2 milioi euro; ezintasunagatik, 1,1 milioi euro; heriotzagatik, 695.000 euro; eta langabeziagatik, 204.000 mila euro.

DATU ETA GRAFIKO GEHIAGO, ITSATSITA DAGOEN DOKUMENTUAN.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2016.eko maiatzak 15

    Comentario de Twitter:
    ITZARRI EPSV consolida su inversión en Euskadi y cierra 2015 con una rentabilidad del 4,15% https://t.co/qFibHuzgqD

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko maiatzak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: ITZARRI BGAE-K 2015 % 4,15eko errentagarritasunarekin itxi du @Gob_eus https://t.co/psiuJpIfKt

  • @jerkoreka
    2016.eko maiatzak 13

    Comentario de Twitter:
    ITZARRI BGAE-K 2015 % 4,15eko errentagarritasunarekin itxi du @Gob_eus https://t.co/psiuJpIfKt

  • @jerkoreka
    2016.eko maiatzak 13

    Comentario de Twitter:
    ITZARRI EPSV cierra 2015 con una rentabilidad del 4,15% @Gob_eus https://t.co/KeuxdPO62z

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)